2008/04/21

Hezi ala garbitu?

Pasa den ostiralean oso egoera bitxia bizi izan nuen. Ez zen lehenengo aldia antzematen nuena jarrera edo prozedura agresibo edo biolentoren bat ikasle horrengan, baina hala ere egoera bitxia izan zen...

Hari naizen ikasle honek sarritan izaten ditu horrelako bat bateko momentu eskizofrenikoak; ez dut txantzetan esaten, eskizofrenikoa ematen du... jendea joka, irainka, txua botaz, etab. Eskolan konponbiderik ez dagoela esaten dute, bere ama bertako andereñoa baita eta ez baitu ezer egin nahi eta inspeziokoek tutorearen kontra egin baitzuten behin amari arrazoia emanaz, ez ezer gertatzen ez zitzaiolako umeari, baizik eta umearen ama funtzionarioa delako eta ume honen tutorea oraindik plaza finkorik ez duelako. Ondorioz, errezagoa zen arazoa iskutatzea amari arrazoia emanaz andereinoari kasu egin eta funtzionario bati umeaz ez arduratzeagatik zalatzea baino.

Beno, esaten negoenez, ume honek ostiralean, beste klasekide bat jo eta iraindu ostean bakarka eraman nuen berarekin hitzegiteko asmoz, eta hasieran oso patxadatsu hasi bazen ere, momentu batean elkarrizketa deskontrolatu zitzaion eta "moroak etorri direla guri lapurtzeko zeren oso gaiztoak dira eta hiri kanpoaldean bizi dira eta arrizkutsua da", "aitak esaten du Imanolekin ezin dudala jolastu tontoa delako eta ez dakielako hitz egiten", "Mariaje (tutorea) nire aurka dago jende txar guztia bezala", etab.etako esaldiak esaten hasi zen... Ni zur eta lur geratu nintzen Franko eta Hitlerren garaitik ez banuen ain diskurtso xenofobo, arrazista eta asozialik inoiz entzun. Eta nire harriduraren ondorioz galdetu behar izan nion ea non entzuten zituen horrelako gauzak, eta umea bat batean lasaitu eta egi borobil eta ukaezin bat esaten arituko balitz moduan: "nire aitak esaten du" esan, pentsakor geratu eta "eta nire amak" gehitu zion.

Orain nire duda: 6 urteko ume batek horrelako diskurtso bat botatzen duenean, eta erakundeek ezer egin nahi ez dutenean, zer egin behar du gizarteak egunero entzuten ditugun gertaerak, hildakoak, gerokoan ume honek bilakatu daitekeen agresorearekin, etab.? Zer egin etxean burugarbiketa egiten dioten umeekin? Zer egin guraso horiekin, batez ere horietako batek behintzat irakaslea denenan eta zure seme-alabei erakusten ibili daitekeenean?

1 comentario:

Anónimo dijo...

egia esan hezkuntzaren kontua delikatua da, edozein izan daiteke irakasle ta beraz edozer gauza barneratu dezakegu txikitan, ni hortaz konturatu ta kezkatzen hasi nintzen duela urte batzuk nere herrian dagoen konflikto bategatik, alardeangatik hain zuzen, betika amorratu agresibo batzuk ikastolako irakasleak dira, ta erabaki nun nere umeak etzirela horrera jungo ikastera (ordun euki nahi nitun...), baina azkenen ez da ikastetxe edo egoera zehatz baten kontua, arazo globala da zuk esan bezala, ta gehiegitan hezi baino garbitu da dagoen joera, heztea zailago da ta...

jo beheko hizkiak ez ditut ondo bereizten... ui gaizki jarri ditut, soy un robottttttt