2008/09/26

72 erahil izango ditugu aurten ere?

Egon naiz gaur asteburuko "el correo" egunkariko astekaria irakurtzen, bertan agertzen zen iritzi artikulu bat ain zuzen ere tratu txarrak jasatzen dutenen aldeko defentsan ateratzearen ondorioak zeintzuk diren kasu askotan.
Idazten zuen tipoak bere hiru esperientzia kontatzen zituen bik ondorio berdinekin, erasotuak bere alde egiten duenaren aurka jarri eta erasotzailea justifikatzen zuela gertatutakoa, eta hirugarrena, zein erasotzailea gauan esnatu eta bere andra ohe ondoan aurkitzen du berari begira eta esaten dio: "si me vuelves a poner la mano encima, borracho o sobrio, te rajo la garganta mientras duermes", eta berriro ez omen ziola eskurik gainean jarri azaltzen duena.

Ni gogoan dut, eta artikuluan ere erreferentzia egiten zitzaion, duela gutxi tipo batek, ni bezala irakasle den (edo zena koman, hiltzeko zorian, baitago) batek neska jipoitu baten alde egin eta erasotzaileari aurre egin zoin... tipoa izugarrizko kolpeak jasan eta ondorioz koman dago. Baina ez, larriena ez da hori, ni ere berdina egingo nukeela uste dut egoera hori nire aurrean ikusiko banu. Txarrena da neskak, ondoren, egindako deklarazioetan maisu honek zertarako sartu zen ez zuela ulertzen eta "euren gauzak zirela" aldarrikatu zuen.

Orduan, "euren gauzak" baziren, zer ostia egin dezakegu besteak erasotzaileen aurrean? Tipo honek egin zuena izango litzatekeela egin beharrekoa ados nago, eta erasotzailea seko bukatzen badu "un lastre social menos". Baina, niri benetan arduratzen nauena... norberaren bizitza arriskuan jarrita ere, erasotzaileekin bukatzen al dugu "euren gauzetan" sartzen naizenean? Hori momentuko irtenbide bat izan daiteke momentuko erasoa gelditzeko, baina horrek eragozten dio horri egiten jarraitzea? eragiten al du horrek jarrera hori berriro ondorengo belaunaldietan ez garatzea? Benetan, ez dut uste. Beste irtenbide bat bilatzea izango litzeteke niretzat egokiena...

3 comentarios:

Anónimo dijo...

Gizarte eraldaketa da bide bakarra, ez errepresio ez biktimismo ez heroitasun, gizarte parekidea da irtenbide bakarra, eta dena sailkatzen (eta beraz mailakatzen) duen gizarte batean ezin da parekidetasuna lortu, txipa aldatu beharra dago

Unknown dijo...

bai... ados nago. Eta beraz,ondorengo belaunaldiei beste baloreetan hezitzea dela irtenbidea.

Baina batzutan, hezitzaile moduan egiten dugun beste hutsegite bat da irakasten diegula gauden sistema, bolentziaren sistema eta aren aurka egin beharra, hurrengoko gizarte baterako ohiturak irakasten hasi beharrean.

Ondorioz, ez dugu positiboan irakasten, eurak biziko duten gizartean (ametsetako gizarte horretan) beharko lituzketen baloreak irakatziz eta rabiliz.

Besarkada Bat

Anónimo dijo...

Azken garaian umeak izatearen kontuaz ari naiz pentsatzen ta eztabaidatzen, ta argi dut gauza bat (aspalditik dudana argi), ez dudala umerik izango gizarte eredu honen barruan hezi behar badut, hau da, umeak eukiko baditut gai izan behar dut gizarte eredu honetatik at dagoen eredu batean hezteko, zuk diozun bezala ez irakasteko gizarte honi nola aurre egin baizik eta beste gizarte eredu batean hezi zuzenean, nahiz eta gero ingurua betikoa izan ta beroni aure egin behar, beste gizarte bat posible dela jakinda egingo lukete