2008/09/04

Azterketen bukaera...

Beno, gaur nuen azkeneko azterketa eta, espero dut, unibertsitate ikasle moduan azkenekoa izatea. Txarrena da, balitekeela berriz ere penkatzea, beti baitago aukera hori nota ematen ez dizuten bitartean. Baina benetan kezkatzen nauena ez da irakasle horrek nire abilezi, trebetasun edota jakinduriaren inguruan duen iritzia, hori berea da eta bere ebaluatze irizpideek pentsatzea eta niri esatea eragiten diote, eta ados egon naiteke horrekin, badaudelako zenbait metodo hasieratik txarrak direnak eta egun bateko azterketak batez ere praktikoak diren gaiekin, hori, nire ustez, agerian uzten dute.

Hala ere, esaten nuen bezala, gehien gogaituko ninduena, urte eta erdi edo bi urte baitaramat ikasgai horrekin, eta gainera ikasteko gogo ezarekin horretara ez baitut nire jardun profesionala dedikatu nahi; bene-benetan gogaituko nauena horrekin jarraitu behar izanez gero denbora eta neke mentala horri ere dedikatu beharko diodala da, eta nahikoa gauza eta proiektu interesgarri ditut buruan, hainbat gauza ikasteke, ikusteke eta esperimentatzeke, eta horrek nire urduritasunaren parte garrrantzitsu bat areagotuko lukeela, gainontzeko gauzei dagokien denbora dedikatzea galeraziz...

Aurten, momentuz, hizkuntz eskolan ingelesa ikasteko apuntatu naiz, konbentzio eta bilera internazionaletan hitzegin ahal izateko, zeren gauzen erdia ulertzea eta gogoa dudanean hitz egin ahal izateko norbaiten itzulpenaren zain ibili behar izatea ez zait larregi gustatzen. Ikusiko dugu zelan doakidan kurtso hau.... Hurrengo astean hasten da jadanik. Lanean hasiko al naiz berehala? aprobatuko dut azterketa? Ingelesa ikastea lortuko dut?;) Batek daki... baina oraingoz "hizkuntz trebetasuneko"azterketa hori burutik kendu ahal izatea da lehenengo gauza...

Besarkada Bat Guztioi.


No hay comentarios: