Gai polemikoak ere jorratu behar dira noizean behin. Batez ere, behin eta berriz zirikatzen didatenean gai berdinaren inguruan nire iritziaren zain, alde baterantz edo besterantz nire burua kokatzeko behartuz. Egia esan behar badut, lurraldetasuna gai oso interesgarria iruditzen bazait ere, nire lehentasuneko gaia ez dela onartu behar dut. Niretzat badaude bai Euskal Herriko mugetatik at eta barne dauden amankomuneko arazo eta ideiak. Badaude hainbat gatazka eta irabazi beharreko hamaika guda zeinetan, batzuetan behintzat, parte hartzeko aukera dudan; eta horiek dira, niretzat, garrantzitsuenak. Horiek izan behar dira ere batu behar gaituztenak jarritako edo jarri nahi ditugun mugetako alde guztietan.
Gaur, lurraldekotasun nire aukera jakiteko nire Euskal Selekzioko kamisetagatik eta horren inguruan sortutako duela gutxiko polemikaren inguruan tanteatu naute. Beti eman dit barregura bueltetan ibiltzen diren pertsonak besteon jarrerak eta iritziak jakiteko, izugarrizko umekeria iruditzen zait hor nonbait. Suposatzen dut horrela izango dela normalean galdera zuzenetara ohituta nagoelako eta horiei erantzun zuzena ere ematen saiatzen naizelako.
Dena den, alboko galderak alboko erantzunak merezi dituztela pentsatzen dudanez horrela egin dut galdera egin didanari, baina, tira, horra hor nire blogerako erantzuna:
Euskal Herria kultura esparru konkretua den heinean horren bermerako proiektu konkretu bat egitea ondo deritzot, beti ere oinarrizkoak diren balore, jarrera eta ezaguera batzuen gainean baldin bada. Eta, beti ere, kulturaniztasunean eta aukera berdintasunean oinarrituriko proiektuak badira. Baina hori bermatzea ez da erreza, eta askotan errezenera jotzen dugu.
Modu berean, eskuinak eta neoliberalismoan oinarrituriko gobernu batek ez ninduke errepresentatuko, orain egiten ez duen bezala. Hori horrela izanda, orain moduan, eskuindar bat poterean eukinda batean zein bestean berdin-berdin murrizturik ikusiko nituzke nire eskubide eta aukerak. Beraz, Espainia zein Euskadi ez litzaizkidake balioko arrazoi berdinengatik. Baina, aldiz, gobernu ezkertiar batekin, eskubideak eta aukerak bermatzen dituen gobernu batekin, ez dakit asko inportatuko litzaidakeen nire herrialdea Euskal Herria deitzea edota Espainia, ni nire inguruan nire kultura eta jendearekin jarraituko nukeelako jotafuego lan egiten nirea den nortasun bategatik; komunean ditugun gauzak elkartuta eta ezberdintzen gaituen gauza bakarra, hau da, hizkuntza, mugetatik at bizi direnenkin erabili barik. Gainontzekoa, bene-benetan uste duzue, norbait segregatzeko moduan ezbedintzen gaituena? Ez dut uste. Ziurrenik, estatu bihurtu behar den edozein lurralde eremu ez litzateke izango nire lehen aukera. Beharbada nire izaeragatik, nire pertsonei diedan begiruneagatik eta gobernuei diedan amorru biziko gorroto eta mesprezuagatik. Ez dakit, baina neoliberalismoan eta gobernu hierarkia batean oinarritutako lurraldetasun bat, kultura bat eta eskuinak egiten duen moduan nire pertsona errespetatuko ez lukeen gizarte bat ez litzateke egongo nire mirespenen artean, ez da niretzako desiragarria.
Dena den, gorpuzkeraren gainean plazaratzen ditudan keskak eta usteak ere agertarazten zaizkit gai honetan ere. Niri bidaiatzea gustatzen zait, bai gorputzetatik zehar bai lurralde ezberdinenen barrena ere. Eta baita ametsetan ere. Gauza da bidaiatzea, gauzak eta pertsonak ezagutzea, euren kultura, sinesmenak eta izaerak ulertzera heltzea. Hori da niretzat aniztasuna ulertzea eta errespetatzea eta edozein gauza berri eraikiko badugu horretan izan behar du bere oinarria. Ezberdinarekin empatia, hori bai balio desiragarria, eurak gu eta gu eurak onartzea. Hare gehiago esango nuke, ezberdintasunak-ezberdintasun, ez ni eta ez eurak ere ez egotea, baizik eta "Guk" sentimendu bat. Baina hori baliteke ametsetako bidai bat izatea. Ikusiko al dut ni, bizirik nagoen bitartean, horrelako gizarte bat, lurraldetasun mugak alde batera utzita baina bere nortasunari eta besteoi uko egin gabe? Ezkertiarrak diren baloreak besteen gainetik gorenzten dituen gizarte bat?

Oinarrizko balore batzuk eta aukera berdintasun barik berdin litzaidake non bizi, berdinak izango liratekeelako leku guztiak; baina, hala ere, euskera eta euskal kultura bat gabe, ere hutsik sentituko nuke nire burua eta nire bihotza. Nahiz eta hemen bizi diren askorentzat ni, orain eta, tamalez, beti, atzerritarra eta euren parte ez den hiritar bat izan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario