2009/05/07

Inurritegia maite zuela esaten zuen elefantea

Bazen behin Asiako herrialde txiki bateko lautada batean bizi zen Pot izenenko elefante erraldoi bat, handia bezain alferra zena. Poti azal gabeko fruitu lehorrak eta zuhaitzetako adar goreneko osto berde samurrak jatea gustatzen zitzaion. Bina gure Potek bazuen horiek jan ahal izateko eragozpen handi bat: bere alferkeria.

Egun batean, Pot errekaren ondoan etzanda zegoelarik bere aldamenetik izaki txikiz osatutako ilera bat lasterka, ilara autsi gabe, handik hona eta hemendik hara ibiltzen zirela ohartu zen. Harriturik begira gelditu zitzaien: “Hara! Hain arin eta era ordenatuan mugitzen diren intsektutsuok janaria daramate euren gotorlekura” eta idei horretan pentsatzen gelditu zen lo egitera joan zen arte.

Hurrengo egunean Potek ondotik zebilen hartz bat ikusi eta inurrien etxera joateko eta horietako batzuk jateko eskatu zion, nahiz eta bazekien hartzek ez zituztela inurriak jaten. Baina, hala ere, Potek, mehatsupean izan bazen ere, hartza haraino joatea eta inurritegia suntsitu ahala inurriak dastatzea lortu zuen. Hartzari inurrien saporea gustatu zitzaion nonbait zeren orduak eman zituen jardunean. Bitartean, Pot lurrean etzanda, zuhaitz baten gerizpean, hurrunetik bera sortutako ikuskisuna begiratzen zuen. Hartza, asetu zenean erreka ondora joan zen siesta botatzera, pot bitartean, inurritegitik pasatu zen paseoan ibiliko balitz moduan. Ondotik pasatzean inurrien asanbladako batek Pot deitu zuen eta mesedez laguntzeko eskatu zion, hartz gaizto horretatik babesteko. Hasiera batean ezetza eman zien, baina inurriek babesaren truke “nahi zuena” emango ziotela esan zioten eta, orduan, Potek bera egunero elikatzen bazuten babestuko zituela esan zien.

Momentu horretatik aurrera, inuriek Poten gose asegaitza asetzeko lan egin behar izan zuten gau eta egun, bera aginduriko osto samurrak eta azal gabeko fruitu lehorrak lortu ahal izateko. Hartzak, inurrien saporea frogatu zuenetik besterik jan nahi ez zuenez, lantzean behin inurritegitik pasatzen zen Potek ez ikusiarena egiten zuen bitartean. Eta horrela inurriek Poten babesaren beharrean ikusten zuten euren burua, lana ezin utzirik. Harrezkerostik, hartza pozik bizi da eta bertan jarraitzen duen Pot-ere.

No hay comentarios: