2009/05/12

Txipikon Herriko Borkanak ezagutu nituenekoa

Behin batean, Txipikon deituriko herrian aurkitu nuen nire burua, bertan dena zen berde eta urdin, gorri eta hori... Berdea zen belarra, urdinak zerua eta ibaiak, gorri osto eta adarrak, hori eguzki eta, gauez, izarrak. Benetako paradisoa nire lokartutako begientzat, gutxinaka- gutxinaka esnatzen zihoaztenak hainbeste koloreren aurrean.


Bidezidorretik pixkanaka ibiltzen nihoala lore more eta hori horiek usaintzen nituen bitartean, zehozer, nigatik hurbil mugitzen zela ohartu nintzen. Burua alde batera eta bestera biratu eta azkenean ikusi nituen errekaren bazterrean, zuhaitz biren alboan. Zer ziren ordea? Ez nuen aurretik inoiz horrelako ezer ikusi, animaliak ziruditen izaki horiek kolore arraroa zuten, zuhaitzen gerizpean urdinak zirela zirudien, baina bertatik aldendu eta uretara sartzean marroiak bihurtzen ziren eta irten eta sikatzean laranjak bilakatzen ziren. Zein animalia dotoreak! Baina kolorea ez zen harritu ninduen gauza bakarra, hiru begi, bi aho, lau sudur eta sei hanka zituzten. Zertarako demontre behar zituzten horren besteko gorputz atal?


Denbora ugari eman nuen haiek ikusten, geldoak ziren oso, ibili poliki egiten zuten, zuhaitzetara igo, motel ere bai; eta korrika egitea zer zen ez zekiten. Antza zenez ez zuten behar, bazirudien herri horretan ez zegoela korrika egin beharrik, bertan inork ez baitzen inoren etsai. Denak, animalia guztiak, eta baita jaten zituzten landareak ere, elkarrekin lan egiten zuten herri baketsua eta arazo gabea izan zedin.


Hilabeteak joan ahala ulertzen joan nintzen euren bizimodu eta giza antolamendua. Hasiera batean pentsatu nuenaren aurka, oso gizarte antolamendu konplexua eta interesgarria zuen herri hark. Bertan konturatu nintzen edozeinek agindu edo edo agindua izan daitekeela, ezin errazagoa dela herri bat zapaldua mantentzea, inuxentea zela oso demokraziaren izenean egiten ziren jendarte antolaketa konplexuak zirela pentsatzea. Hitz eginez arazoak konpontzen zituzten herria, hori bai zela antolaketa modu zaila, eta motela bazen ere, eraginkorra, bertan ez baitzegoen kalteturik modu justuan konponbidea aurkitzen ez zuena.

1 comentario:

Anónimo dijo...

hola koldo soy Tania eskerrik-asko
por la nota dedl examen.
AGUR MAJO
TANIA