2009/12/24

Hegal egiten duen txoria izango da bere bikote


Hegal egiten duen txoriak ez du habiarik erosiko, hegal egiten duen bitartean ez baita bertan egongo. Hegal egiten duen txoriak ez du habiarik beharko, habiak zuhaitzera lotuko bailuke eta, loturik dagona, hegalik ez baitu astinduko.
Eta egorik astintzen ez duen txoririk ezin txoria denik esan, txoria beste animalietatik ezberdintzen duena bere hegoen astintzeak dakarren hegaldia delako, hegaldi horretan leku batetik bestera mugitzeko duen erraztasuna; hainbeste leku ikustean ikasten dituen gauzak eta, beste, hain altua den, ikuspuntu batetik gauzak ikusterakoan, modu anitz eta enpatikoagoan gauzak eta beste txoriak ulertzeko gaitasuna edo beste moduko gaitasun batzuen garatzea ekarriko diona.
Eta gaitasun horrek besteekin modu eraginkorrago eta horizontalago batean komunikatzeko balio izango balitzaio,… Zertarako orduan zuhaitz eroso baina txiki eta bakarti batean habia erosi? Zergatik utzi hegoak astinduz mundua ezagutu eta komunikatzeari?
Adinarena ere esanen diote txoriari, urteekaz batera nekatu eta mugitzeko gogoa ere galduko duela eta bidaien bakardadean norbaiten faltaren samina sentitzera helduko dela. Egia izango balitz ere; hala gertatuta ere; Ez litzateke hobe izango harekin egon behar duen txoriak, ere, hegoak moztu gabe libreki hegal egiteko gaitasuna galdu gabe berarekin egotea, momentuan momentu, elkarrekin daudenean? Elkartasuna ez da izango hegaldun txoriarentzat, beste animalia, narrasti edo hankadun, bere ikuspegi lausotuan, eurentzat dena berarentzat ezin daitekeenean.
Elkartasuna deituta ere, hegalak moztean, beste animaliek txoriarekin egin nahi dutena, era dotorean, gizarte honek inposatzen dituen formak bera ere hartzea eragin nahi dutenean; forma finean esanda baina ildo berdinean.
Hegal egiten ez duen txoririk ez da izango gure txoriaren bikote. Bikote, hirukote edo laukote, baina inoiz ez jendartearen arlote.

No hay comentarios: