2008/04/17

Sexuaren inguruan lagunekin hitzegiten

Ez duzue jakingo baina kontatuko dizuet koka dezazuen istorioa. Ni duela urte erdi edo, beste etxe batera aldatu nintzen, eta orain lagun bat dut pisukide. Azpaldi honetan auzoko jendea ezagutzen joan naiz eta (dagoeneko atzo lehenengo auzo poteoa egin genuen) batekin zein besteekin gauza askotaz hitzegiten joan gara (eta ziur gehiago eta zakonago jorratuko ditugula). Beste gai batzuen artean, sexuarena baten baino gehiagotan irten den gai interesgarria da eta, azkenean, iritziak-iritzi, denak dute sexu nahi hori... guztientzako da modu baten edo bestean euren bizitzari atzikitzen den zehozer eta zergaitia oso argi ez badugu ere, hasi gara Euskal Herrian zergaitik ez den txortan egiten analisatzen.
Honen inguruan, Tini, gure lagun kanariarraren esperientziak, asko laguntzen digu, bera oso neska alaia eta zuzena baita, eta askotan proposamenak egiten dizkien mutilak kikiltzen baititu bere zuentasun horrek. Hala ere, euskaldunak baino gehiago txortan egiten duela honek, baina ez edonorekin, eta gu baino modu naturalago eta faltsukeri gutxiagorekin lortzen duela esango nuke. Zergaitik ote? (analisatzeke ;))
Agerian uzten dena horrelako elkarrizketetan da denok nahi dugula gauza konkretu bat baina, orokorrean, ez dakigula nola lortu. Ez da, antzinean bezala, tabu bat zelako ez dela horretaz hitzegiten, hitz egin hitzegiten da, ziur aski nahi baino gehiago, eta hainbeste hitzegiten bada izan liteke praktikatzean denbora gutxi ematen dugulako izatea. Dena den antzinako tabu horren erreminizentzia ere gelditzen dela gauza nabarmena da, oraindik ez baitakigu nola proposatu norbaiti forma osasuntsu batean gurekin oheratzeko. Askoz gutxiago alkola eta festaren kontestutik at. Hain saila da atzegina eta morbotxua den bati "nirekin oheratu nahi duzu" esatea? Oso zuzen eta zorrotza dela esadia pentsatzen baduzue ni ados nagoela esan behar dut, baina non dago esaldi horretan tranpa? inon ere ez. Besteari ematen baitiozu erabakitzeko aukera, biona izan daitekeen nahi bat bete dadin, edo horrela ez bada elkarrizketa jarraitu edo eteteko aukera ere ematen diozu, nahiak agerian utzi eta hortik aparte momentu atzeginarekin jarraitzeko (elkarrizketaren bidez, musuen bidez edo bakoitzak nahi duen moduan) aukera ere ematen doizu ez baitu inor lisunkeritzat edo txartzat horrelako proposamenik hartu behar. Batez ere, ez luke sentsurik izango lisuntzat ikustea zuri, pertsona moduan guztiz onartu zaituelako, zuri emanaz aukera momentuan erabakitzeko bere nahiaren aurrean zurearen elarazpena egiteko. Zergatik orduan ez dugu sarriago horrelakoak esaten? Auskalo (beno, badarabilgu teoriaren bat horren inguruan, baina hurrengo baten azalduko dut hori). Baina pentsa ezazue nola eraikitzen dituzuen zuen erlazioak horiek izango baitira ondorengoen aurrepausua.
Besarkada Bat

1 comentario:

Anónimo dijo...

Interesgarria gaia, niri gustatuko litzaidake gai izatea atsegin dudan norbaiti atsegin dudala, edo erakartzen nauela, edo berekin oheratu nahi dudala, ta erantzuna edozein dela ere horrek harreman polit baten amaiera ez suposatzea. Azken hilabeteotan asko pentsatu det gauza hauen inguruan ta dagoeneko ni ez nintzateke izutuko edo iraindua sentituko (aluei irakatsi zaigu zakil batek halako bat esanez gero beti iraindua sentitu behar garela zakil guztiak zerriak direlako…).Nik uste gauzak ez esatearen arrazoia erantzunari diogun beldurra dela, jakinik ziurrenik besteak ez duela guk esandakoa hain modu normal ta sanoan hartuko. Askori gertatu zaigu norbait gustoko izatea ta ez jakitea hori nola adierazi, ze beldur gara zer esango duen, barre egingo duen, izutuko den, gaizki hartuko duen, gaizki ulertuengatik oinarrian laguntasuna den harreman polit bat pikutara jungo den (hau niri gertatu zitzaidan txikitan, bera hurbildu, nik bale esan, baina presio ta beldurrengatik ba kaka zaharra ta hitzegiteari ere utzi, ta lagun bat galdu).

Ezezagun batek esanez gero harreman sexual bat eukitzeko (ejem, hor desesperatua dagoenaren susmoa hartzen det, zergatik?, beno ez da askotan gertatzen) enaiz larritzen, ezetz esan ta lasai nerera jarraitzen det. Ezagun (lagun) batek behin esan zidan, edo nik behintzat hala interpretatu nun (hala interpretatu nahi nunalko, mmm gustoko dut ta), parranda gau baten zan ta etzun hitz argiekin esan baina nere interpretazio erotiko festiboak ilusioa egin zidan, baina erantzuna zein izan zen, ba me hice la sueca (en tamaño reducido y mas morena, jaja), ta zergatik nik ere gogoa banuen, ba batetik argi ere etzulako esan ta interpretazio okerra izatekotan a ze hanka sartzea, ta ondo ulertu banu ere momentu horretan lotsek gogoei irabazten zieten. Nik interpretatukoari baietz esan banio ta hanka sartzea izan balitz edo azkenean lotsengatik ezer gertatu ez balitz harremana aldatzeko edo okertzeko aukera zegoenez ba… hortxe geratu zen. Hemen argi geratzen da ondorioei diegun beldurra, ze beldur horrengatik ez ditugu gauzak argi esaten edo lalala ez det ezer entzun jarrera hartzen degu. Beraz ezta batere erraza normaltasunez esatea lagun bati edo ezagun bati berekin liatu nahi dezula ez badezu argi berak normaltasunez hartuko duela proposizioa edozein dela ere bere nahia. Hala ere horrela beharko lukeela uste dut nik, ta beldur ta tabuak ta presioak gaindituta komunikazio ta errespetuan oinarritutako harremanetan posible beharko luke. Nik helburu hori dut, nork daki, agian ausartuko naiz noizbait tipo honi esaten atsegin dudala normaltasun osoz ta bera apuratu arren nik normal jokatzen jarraituko dudala, txatxan, igual esperimentatzeko erabiliko det ze ia ez gera ikusten ta egoten geranen beti nik deitzen dudalako da, beraz ziurrenik ez du interesik, errazago orduan ze hola neretzat oso gogorra litzatekeen egoera ekidingo litzateke (baietz esango balu okerrago litzateke, ze ikusiko lukeena ez luke esperoko ta…)

A ze rolloa sartu dudan, beno esperientzia propioa egoera ez normalizatuaren zergati bat azaltzeko zen