2008/05/15

Konstituzionalak, gizonezkoa izanda, zigorra areagotuko dizu


Irakurri berri dut:
El Constitucional avala un castigo más duro para el maltratador varón
(La Ley de Violencia de Género, aprobada por siete a cinco, fractura el tribunal)

Hasieratik gai hau buruan eduki dut, legearen zirriborroa irakurtzeko aukera izan nuenetik iruditu zitzaidan planteatzen zena ez zeukala inolako sentsurik; noski, behintzat ezin zuen sentsurik eduki gizartea beste modu batean antolatu behar dela aldarrikatzen dugunontzat. Hantza denez, gainontzekoentzat, hau da dena berdin jarraitzea nahi dutenentzat guztiz sentsuduna behar du izan horrelako lege batek. Beste aldetik, gogaikarria egiten bazait ere, gizon moduan euren buruengatiko zigor bildurra dutenekin ados nago lege hau ez daukala ez berdintasun kutxurik ezta justiziaren xintzik ere. Eurak edukiko dituzte euren argudioak, ni nire aldetik nireak, eta hoien artean delitu bat bi modu ezberdinetan epaitzeak segun eta sujetua nor den gizonezkoei merezi ez duten garrantzia ematea ekartzen du.


Ez da gizonezkoei emandako garrantzia arazo larriena, horretan ere gizonezko generoaren goraipamen bat baitago inplizituki eurak antza denez egin baitezakete emakumezkoak ustez egin ez dezaketena (hori gainera faltsua delarik), latzena da emakumezkoen biktimizazioa areagotzen dela kasu honetan honelako lege batekin, zeren izan gaitezen sentsudun: biktima batek pertsona moduan anulatuta badago ez dio ez fisiko ez psikologikoki aurre egingo, eta emakumezkoak, bere burua defenditzen, aurrean duen ankerra erahilko balu epaitegian hori alegatuko luke hori "atenuante" moduan kontenplatzen delarik. Aldiz, kasua kontrakoa balitz, ankerkerietan dabilena emakumezkoa izango balitz alderantzizko kasuan, gizonezkoak ezingo luke alegaziorik egin, lege horrek bere barne duena alderantzikoa delako horrelako gauzekin, beraz: edo ez liokete sinetsiko bera zela tratu txarrak jasatzen zituena, edo ezinean ibiliko lirateke legean kasu hau aurreikusten duen parrafo bat bilatzean.

Ondorioz, nire ustez, delitu berdinaren aurrean, zigor berbera egon behar da egiten duen pertsonak egiten duela ere, sexua garrantzi nuloa edukiko lukeelarik. Ni, behintzat, nigan pentsatuz, berdin lekidake hiltzen nauena gizonezkoa edo emakumezkoa izanen balit, hilda dagoena akaberan ni naizelako eta hiltzailea bera. Bestela, erahiltze beste kasu batzuk ikusiz: etakide bati begiratzen al diote neska edo mutila den zigorra ezartzeko? Ez dut uste; gizonezkoa zein emakumezkoa izanda ere erahiltzea izan ohi delako leporatutakoa, berdin delarik hiltzailearen sexua.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Ba bai, delitu bera=zigor bera, hankatartean dezunak garrantzirik ez luke izan behar, agrabante edo atenuantea da zure biktimari eragin diozun gehiegizko sufrimendua eta humilazioa (tratu txarren kasuan agerikoa dena, egoera jasan duena edozein dela ere), ensañamiento edo esaten da ezta? zigorra eragindako kaltearen araberakoa da ta eztet uste gizonek tratu txarrak hobeto jasaten dituztenik, emakume batek ere burutu ditzakeen bezala tratu txarrak, egia da ez dela askotan entzuten, baina komunikabideetan ez agertzeak ez du esan nahi gertatzen ez denik, ta kaltea bera da

baina gizarte hontan emakumea biktimizatua dago, ta askori komeni zaio (zakil zein alu askori), edo hala uste du behintzat, bestalde emakumeak berak askotan ez du benetan ezer egiten eredu biktimizatzaile hori aldatzeko, zoritxarrez, egoeraren perpetuazioaren errua hein batean emakumearena dela, nere iritziz