2008/05/15

Queer Teorien inguruan euskaraz gogoeta egiten...

Gaur jartzen joan naizen post guztiak gainetik begiratzen ibili naiz eta hara non izugarrizko ustekabea hartu dut... berrogitapiku post jarri ditut jadanik, sexualitatearen, generoaren edota hezkuntza alorren inguruan hitz egiten dituzten postak baina pentsamolde honen jatorria azaldu barik... argi dago, batzuetan, ain argi ditugunean gauzak gure buruan, hankasartze handiak egiten ditugula, eta uste dut hau hanka sartze ezin handiagoa izan dela. Beraz, honi konponbidea jartzeko eta euskaraz askorik ez dudanez ikusi hortik inguruan queer teoriei buruz, nire esperientzia eta teorizazioen jatorria azalduko dut.

Badaramatzat sei bat urte queer ideiak garatzen dituen Bilboko elakarte batean, Queer Ekintza izenaz (batzuek behintzat) ezagutuko duzuena. Bertan queer teoriaz baino sexualitateaz, genero apurketaz, hezkuntzaz edo gizarte mailan arduratzen gaituzten ainbat gai jorratzen ditugu, hori dela eta, ziurrenik, blog honetan idazten dudanean gai jakin batzuetaz idazten dut, queer teoriak nigan eragindako uste eta ideiekin baina idei horien jatorria queer teorietan eta Queer Ekintzak egindako teoria horien garapenean oinarriturik daudela aipatu gabe. Hori dela eta lehenik elkarteari eta elkartekideei barkamena eskatu behar diet hemen, eurak gabe ezin ziango bainuke idatzi dudan guztia plazaratu, eurak izan baitira nire pentsamoldearen parte oso garrantzitsu bat.

Baina, zer dira queer teoriak deritzotena? Queer teoria zer den jakiteko elkarteko kide batek (Olatz, kurranta!!! musu bat bidaltzen dizut post hau aprobetxatuz) wikipedian oso ondo azaldu zuenez hara zuzentzen dut zuen arreta orain, gero beste gauzekin jarraitu ahal izateko. Wikipediakoa irakurrita idei bat egingo zenutelakoan nago, beraz, orain Queer ekintzak, elkarte moduan, eta ni neu nire "pajeoak" eginda, queer teoriaren gure ikuspuntua azaltzeko garaia dela uste dut. Beno elkartekoaren oso antzerakoa (edo berdina, batek daki) den arren, nire ulertzeko era azalduko dut Queer Ekintzak ainbat dokumentu baititu bere web orrialdean azaltzen dutenak ni baino hobeto gure amankomuneko pentsaera.

Beno, niretzat, queer teoriekin hasteko bi alor nagusi daudela esango dut: alde batetik generoaren alorra, non azaltzen da generoak gure gizartean egiten den generoaren dikotomizazioarekin apurketa egin behar dela. Generoa bipolarizatutako bi sexu biologikoei (gizarteak bi baino ez daudela esaten duelako) "dagokien" rolak asumitzeak esan nahi du, hori dela eta bi genero ditugu: gizonezkotasuna eta emakumezkotasuna (gazteleraz masculinidad y feminidad), eta horiek pertsonak bi sexu edo generoetan etiketatzeak eragiten dio gizarteari (edo gizarteak gugan erdibitze hori egiteak eragiten du). Horrela gure gizarteak, normatibizatutako rol horiek ustez dagokien sexuan kokatzen ez direnean, rolen arteko mailakatze bat egiten du, eta horrela emakumzkotasunean finkatzen diren rolak gizonezkotasunean kokatzen direnen menpe usten du, horrela beste etiketajeak sortuz maritxuak (maricón) eta gazteleraz ohikoa den "marichicos" (euskaraz ez dakit nola deitzen zaien rol aktiboak asumitzen dituzten neskei). Ez dakit ondo azaldu dudan: rolen arteko mailakatzea sexuarekin bat ez datorrenean egiteaz aparte, mailakatze hori sexuari ustez dagokionean ere egiten baita emakumeak gizonen azpitik baloratuz. Guzti hau dela eta, generoarekin apurtu behar dela eta pertsonalitate kritikoak sortu behar direla esaten dut nire queer teorien ulerteran. Pertsonalitate kritiko horiek sexuek edo generoek eraikitzen dituzten muga ulertezinak bazterturik utziko luketelarik.

Queer Teoriekin jarraitzeko, bigarren ildo nagusia sexualitatearena da, horretan, generoarekin egingo nukeena argi gelditu baldin bada sexualitatea oinarri beretik joango dela asmatuko zenutelarik, sexualitateetaz hitz egin ordez sexualitateaz hitz egingo dugula argi gelditu behar da. Inori, niri behintzat ez zait inporta, ez litzaioke inporta beharko zein den bestearen sexu edo generoa, eta era berean ez litzaioke inporta beharko zeintzuk diren bere sexualitate preferentziak edo etiketatzeak. Sexualitatea ente zabal eta mugagabetzat hartuko bagenu bertan sexualitate aniztasun bukaezin batekin topatuko ginateke, non ezinezkoa litzaiguke pertsonak etiketatu edo klasifikatzea euren gustuen arabera, hamaika konbinazio izango baikenitu, ezinezkoa eta ez beharrezkoa izango litzateke etiketatze hori harekin harreman on bat izateko edota gustu sexual horietatik batzutan kointziditu eta, agian, elkarrekin gozatu ahal izateko. Beraz, sexualitatea norberarena izanik ez luke beste inoren sexualitatean inferitu beharko eta ondorioz, ez litzaioke inori inporta beharko albokoak zeintzuk lehentasun sexual dituen ezjakiteak.

Horrela izanda gure, edo nire, genero eta sexualitatearen ignuruko ikuspuntua, ulertzekoa da pertsonetaz hitz egitea, edota gazteleraz idatzitako testuak (okerrik ez badago behintzat) gramatikako generoa "femeninoa" izatea, ni ez baititut gizonak ikusten eta, ondorioz, ez baitut euretaz hitz egiten, baizik eta pertsonetaz. Pertsonak dira nire sujetu eta norberak erabakitzen du noiz eta non izan nahi duen objetu, bera eta ingurukoak momentuan momentuko rolak asumituz eta elkarrekin gozatuz baina besteengan kontrola ezarri gabe, hau da, nola deitu, nondik heldu, non kokatu, etab. jakin behar izan gabe. Danak aske eta besteon askatasuna bermatzen saiatuz... hori da niretzat queer teoriak eragingo lukeen mundu eta pertsonak modu oso eskematiko batean azalduta.

3 comentarios:

Anónimo dijo...

Ikuspuntu bera degu hortan orduan, nik ez daramat hainbat denbora gauza hauei izena jartzen, nik nere lagunekin (gutxi dauzkat baina baten bat bai) hortan oinarritu ditut beti harremanak, pertsona baloratu dut beti, baina duela pare bat urte hasi nintzen zuzenen gauza hauetan hitzegiten (berbalizatzen) ta orduan lagun batek izena jarri zion nere ikuspuntuari, ta orduztik planteamenduak garatzen doaz pixkanak nere buruan. Taldean foroan sartzen hasi nintzen, ta bereziki zure ta anxion gauzak irakurriz galdera berri asko egin nizkion neure buruari, nuen oinarria landuz.

Bigarren ildoari dagokionez, nere inguruko askok baino gusto irekiagoak izan ditut beti, ta abanikoa zabaltzen jun da azkenean zuk aipatu dezun planteamendu horretara iristeko. Orain jendeak geroz ta sexu gutxio du neretzat, ar/eme kontzeptuak ezabatzen ari naiz erakarpenaren munduan. Hala ere nere kasuan bigarren ildoa ere maila teorikoan eta barne sentipenean geratzen da ze antisoziala naiz ta orain arte gorroto nun jendearekin egotea, orain neurri batean aguantatzen det baina saturazio maila oso baxua dut, ta kontaktu fisikoarena gorroto dut orokorrean. Ziberespazioan halere izugarri ondo pasa nun duela hilabete batzuk, amaiurrek frogatu zidan hitzek imaginazioa izugarri piz dezakela, jiji

Laster kobratu beharko didazu nere pentsamenduak berbalizatzeko duzun gaitasunagatik eee, jeje, azken aldian ez diot kasu handirik egin zure txaposo senari, baina euskaraz queer badiozu nere burmuina kitzikatzen dezu

Unknown dijo...

ondo ulertzen da beraz? pozten naiz zure pentsamenduak blog honetan irakurtzen gozatu izanaz... esan genezake automasturbazio mental bat bizi izan duzula oraintxe bertan...:P

Besarkada Bat

Anónimo dijo...

automasturbazio mental ta fisikotan nahiko ona naiz, jajaja