
Konpontzeko arazo zaila da baina hala ere bilatu beharko genuke, aukera gehiago ditugunen artean, arazo hori pairatzeko modua. Dena den, gaur ez dut gai hori jorratu nahi, baizik eta euren sexualitatea jarraitua ikusten duten pertsonen kasuak. Horiek baitute arazo bikoitza. Alde batetik, norberaren etxea eta lagunak atzean utzi behar izatearena eta, bestetik, edozein herrialdeek ez dituela sexualitate aniztasunari ateak irekiak.
Gure herrialdeak, gaur egun, sexu aniztasunari ateak ireki dizkio legeen bitartez eta oso aurrerapausu garrantzitsua izan daiteke gerora. Baina, gaur egun, gure gobernuek pauso bat aurrera egin beharko lukete eta, hiritarren aniztasunari ezezik, aniztasun globalari ireki beharko lekieke ateak. Norberak bere herrian bizi ezin bada hemen aurki dezan lekua bere bizitza bermatu eta lasaitasunean bizi ahal izateko. Azken finean, poztasun barik ezin gintezke bizi, eta sexuak bizitasun eta poztasun horren parte garrantzitsua ere bada. Are gehiago, kontutan izanda beste lekuetan horregatik pertsonak erahiltzen hari direla... gure eskubideak, eskubide globalizatuak ez diren bitartean, euren herrialdeetan bizitzen gelditu ahal direnen aukera berdinak (edo hobeak) eskaini beharko genieke han, euren modura, bizi ezin direnei. Zabaldu diezaiegun gure besoak...
Besarkada Bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario