2008/12/03

Urtero Hirutan

Badago urtero hirutan egitekoa dudan eta guztiz desatsegina egiten zaidan behar bat: jendea ebaluatzea. Irakaslea naizen ezkero profesional moduan hori da nitaz espero dena, kurtso bakoitzean, gutxienez hiru aldiz ni ez naizen beste norbaiti kalifikazio bat jartzea guraso, erakunde eta abarrentzako balio konkretu bat duena eta nire ikasleentzako beste bat, guztiz alderantzizkoa, eduki dezakena. Eta, nola ez, hiruhilabetero bezala hasten zaizkit keskak.

Alde batetik, kontutan izan behar da klasean erabiltzen dugun materiala. Hori ebaluatuta beharbada ez nintzateke ain zorrotza izango umeen ebaluaketan. Baina hori, ordezko irakasle moduan, nire esku ez dagoela uste dut; ez nahi ez dudalako, baizik eta ni ezin izango dudalako ez liburu berririk eta ezberdinik proposatu, kurtso bukaeran ez bainaiz egongo eta, ezingo dut ere, inolako metodologia aldaketarik gauzatuko, berria izan litzatekeen eta, nire ustez, baliagarria suertatuko litzakeen hori, aurrera eramateko aukera ez baitut edukiko. Hori dela eta, nahiz eta orain daukadan klasearentzako erabiltzen den oinarrizko materiala erabili litekeen onena ez izan, ezin dut ebaluaketetan sartu. Eta, sartuta ere, ez nago ziur gurasoek indarra egingo zuketen hori aldatzeko ni aldegin ostean.

Badaukat hezkuntzan aldaketak egiteko aukera izateko gogoa eta, ustez, adorea ere, baina ez dut aurkitzen, nonbait, momentua. Gainera, badakidalako, honetan jotafuego sartzeak maite dudan beste gauza bat guztiz uztea ekarriko lekidakeela; eta zazpi urtetan bertan egon ondoren izugarrizko pena ematen dit. Baliteke, ebaluaketa honetan, nire pertsonari ere auto-ebaluaketa bat egin behar izatea. Beste eskola batzuetan egin dudalako hemen egiten hari naizen baino ahalegin handiagoa eta hori zorrozki nire buruari leporatu behar diodan gauza bat da. Eta irtenbideetako bat gauza berera narama, maite dudan beste hori uztera, eta berriro azaleratzen da nire gorputzaren samina.

Baina, kontsientea naiz, eta badakit horretan (eta beste gauza batzuetan jarraiturik) ezingo dudala material prestaketan buru-belarri sartu. Nire burua ainbat gai interesgarritan pentsatzen lanpeturik dudan bitartean ez diot beste honi beharrezkoa izango zitzaiona dedikatuko. Eta beraz, hor utzi behar diot nire buruari kritika. Azkeneko ordezkapen honetan oinarte egin dudan lanik tamalgarriena egiten ari bainaiz. Egia da klasetik neuronak erreta ateratzen naizela eta klase erreza ez dela. Baina hori ere, hor nonbait, nire errua izan behar du, nire modura eramateko gai ez naizelako izan. Gauza batzuk aldatzen doaz eta, nire ustez, hobera. Baina beste ikastxeetan lortutakoarekin erkaturik ezer gutxi delako sentsazioa daukat.

Azkenik, materialari ebaluaketa egiten badiogu lehenengo eta, ondoren, nire pertsonari ebaluaketa egiten badiogu, bakarrik gelditzen zaigu ikasleen ebaluaketa egitea. Baina ezin zaie egin aurreko biak egin gabe, eta egindakoan ezin zaie ain zorrotz ebaluatu, egin ez dutenaren zamaren parte nire bizkarrera leporatu beharko genukeelako.

Hilabete bat eta erdi pasata, beste hamabost egun orain notak jarriak edukitzeko, eta ni dudatan. Betikolez, baina, orain, lan esparruan, pixkat goibelago. Gaitzerdi, kanpokoa oso bestelakoan doakidalako. Baina, orain, eskolan nagoen momentu honetan, nire word txuriarekin irekita eta notak nola jarri pentsatuz... dena da zalantza. Badakit jarriko ditudala. Gainera, ziurrenik, besteak baino lehen izango dut lana egina. Baina lehenengo, beste irakasleak esaten dutena alde batera utzita, nola ebaluatuko ditut nire hamar ikasleak argitu behar dut nire burmuinean. Eta, ondoren, bizitzarekin zer egin ere argitu beharko dut... Inork ez da ezinbestekoa inon eta orain Queer Ekintzan dagoen jendea ni gabe nirekin bezala edo hobeto moldatuko litzateke. Inolako zalantzarik gabe. Baina argitu behar naiz...

No hay comentarios: