2009/01/02

Hezkidetzan Aditua Ikastaroan sortutako buruahustea

Kurtsoa aurrera egin ahala lantxo bat egin omen behar dugu ikasitakoaren erakusgai moduan. Taldeko pertsona bat, Beñatek, komentatu zun ikusia talde horren "potentziala" egin genezakeela gauzatxo potolotxoren bat. Eta egia esan, ez dakit potentzialagatik edo zein beste arrazoirengatik, baina uste dut badela garaia gauza ausartak egiteko. Proiektu erakusgarriak, gizartean aurrera egiteko baliagarriak direnak eta adoretsu gazteak geure neurrira diseinatu eta aurrera eraman behar ditugunak.

Hori dela eta, "hezkidetzan adituak" izango garenok, nahiz eta ni ez naiz lehen baino askozaz adituagoa sentitzen, hezkuntzan erabilgarria izan daitekeen proiektu edo proposamen bat egin gnezake, hezkidetzaren ikuspuntutik, dagoena hobetzeko asmoz. Eta, indarrak ditugun heinean, modu integralean izango balitz hobe.

Lehenik, Eskola barneko zein kanpoko espazioak aztertu genitzake eta hauen erabilpenen inguruan jardun, hori nola  eragiten duen pertsonen arteko elkarekintzetan eta eguneroko jardunean. Nola indartzen edo desegiten dituen sexuen arteko distantzia diskurtsiboak, rolak, mugitzeko eta espazioa betetzeko moduak, etab. 

Badirudi ezetz, baina askotan, espazio (m2 kopuru berdinean) bi leku ezberdin (distribuzioaren aldetiko ezberdintasunak eta bertan kokatzen diren elementuen ezberdintasuna) izan daitezke eta, noski, bertan sortuko diren giro eta harremanak ere.

Hezitzaile bati ohikoa egiten zaion erronka bere klaseko mahaiak nola banatu izan ohi da, bertan edukiko dituen ikasleen hoberako zein izango litzatekeen asmatuz. Gainera badaude hamaika teoria zeintzuk azaltzen duten banakako lanerako, binakako lana sustatzeko edota lan taldeko lana eta elkarreragitea garatzeko nola banatu behar ditugun mahaiak eta aulkiak. Beno, hori horrela izan ezkero zergatik sortzen zaizkigu dudak klasetik at dauden espazio horiekin? Ezin dezakegu eraldatu espazioa hezkidetza hobeztuko duen giro bat sustatzeko? Horiek proiektu integral baterako lehentasuna eduki beharko lukete gure proposamen batean.

Bigarrenik, kontutan hartzekoa den beste gauza bat da Irakasleek umeei gerturatzeko eta hitz egiteko modua, zeintzuekin egiten dugun, normalean, sexuen arteko bereizketarik nagusiena. Ez dago heziketa hezkidetzailea egiterik norberaren jarrerak eta sinesmenak eragina baldin badute gure umeenganako prozeduretan. Eta, jarrera eta sinismenak beti dituztenez rozeduretan eragina, horiek aldatzen joatea ere funtsezkoa izango da.

Baina ez hori bakarrik, bai neska bai mutilezkoei ere, "umetutako" hizkuntza batean egiten diegu askotan, pentsatzen beharrezkoa duela; eta ez da hala. Egongo da ulertzen ez zaituzten uneak ere, baina galdetzen dute beti. Umeei zenbat eta sinonimo eta hizkuntza zabalagoa erakutzi halakoaizango da ondoren, nagusitan, erabiliko dutena ere. Hori konprobatuegia daukat nire inguruko pertsonen bizitzak erkatuz. Askotan gurasoak ez dute hizkuntza jario hori, eta horregatik eskolak bete behar du funtzio hori ere, nola ez helduei bezala hitzeginez, baina genero ezberdintasunik egin gabe.

Hirugarrenik, irakasleak bakean ez uzteko... Umeak helduak izatera heltzeko hezi behar ditugu, baina ez dugu hori lortuko dena egina emanez; beraz, Hezkuntza Arduratasunean ere izan behar du, umeengan gauzak egiten uzteko gogoa iratzarri behar dugu, gero eta ardura gehiago euren eskuetan utziz. Ezin dezakegu beldurra dela medio euren esperientziak ezerezera murriztu, hori ez litzateke irakasleen aldetik burutsua izango, umeztea baino ez baitugu lortzen, bizitza guztirako dependentzia sortuko genukeelarik. Dagoeneko, hori da gaur egun larria eta oso ikusterraza izaten ari den arazoetako bat. 

Umeei erantzunkizuna eskatu behar diegu, ulertu behar dute (eta horretarako azaldu beharko diegu, noski), eskatzen zaizkien gauzak euren beharrengatik egiteko eskatzen diegula, eta ez egiteak edo gaizki egiteak ondorioak dakartzatela eta, beraz, erantzunkizun hori dela medio euren ardura eta beharra dela ondo eginda egotea. Baina ondorioak ezin izan daitezke izan zigorrak. Beti jaungoikoari, irakasleari edota poliziari beldurra izateagatik ezin izan daiteke izan gauzak modu batean edo bestean egitea. Gauzak modu logikoan egiten irakatzi egin behar diegu eta ondorioak taldearenganakoak izan behar dute. Horrela taldeak berak eskatzen ikasiko duelako taldekidearengandik beharrezkoa duen jarrera edota prozedura. Modu honetan, ikasleen beharren autogestiorantz hezten gaude.

Hezkidetza Ikastaroan, egon zen hizlarietako bat, esan zuen baten "ez dago jolas hezkidetzailerik, baizik eta jolasak hezkidetzaileak izatea bultzatuko duten jarrera hezkidetzaileak", eta esapide horri jarraituz, "ez dago eskola hezkidetzailerik, baizik eta eskola hezkidetzailea izatea bultzatuko dituzten jarrerak" eta horregatik, umeentzako sortutako espazioak, eskatutako jarrerak, etab. eredutzat dituzten nagusien betebeharra izango da umeen eta nagusien espazio eta jarrera horiek ahalik eta berdinenak izatea, umeetan eskatzen disutenaren eta nagusitan izango zarenaren arteko koherentzia bat eman dadin eta hori erakusgarri izan dezaten.

Eskolan, hainbat aldaketa gehiago ere egin genitzake, liburuetan ere, nahiz eta hau editorialen munduan murgiltzea ekarriko liguke, eta hori lan honetatik at galdituko litzaigukeela pentsatzen dut, behintzat Eusko Jaurlaritzak hori aurrera eramateko dirulaguntza bat erditik jartzen ez baldin badu.

No hay comentarios: