2009/02/19

Garagardo bat hartzea baino zalagarriagoa da musu bat hartzea?


Duela egun bi, lagun pare batekin hitzegiten nengoela, bietako bat, mutil laguna utzi eta goibel zegoelarik, ideia bat bueltaka neukan buruan eta hala elarazi nien: Beti al dira intentsoagoak bikotekidearekin izandako uneak? horrela izan beharko luke derrigorrez? Argi dago, niretzat behintzat, ezetz. Ez nago sexuaz hitzegiten, nahiz eta hori ere buruan daukadan. Edozein egoeratan izan ditzakegun eztabaida, proiektu komun edo poteotan aurki ditzakegun egoerataz hitzegiten nago. Ni, nireaz hitzegiten dut nire bizitza ez denik lehen pertsonan ezagutzen ez baitut, baina, suposatzen dut, ni sentitutakoa besteok ere sentitzen dutela noiz edo noiz. Beraz, momentu horietan ni bizi izan ditut egoera oso intimoak. Intimoetaz hitzegiten dudanean, kasu honetan, ez dut esan nahi nire etxeko logelan gertatutakoak direnik, baizik eta kalean edo leku publikoetan, pertsona kopuru baten artean, gertatutako egoeretan konplizitate itzela sentiarazten dizuten momentu horietaz ari naiz.

Une horietan bizitzen ditugun egoerak intentsoak dira oso. Ni baten baten aurkitu naz agur esateko momentuan, momentu horretako tentsioaren ondorioz, izugarrizko musuarekin agur esatea, printzipioz, ez bikotea ez ohiko laguna etzen pertsona batekin. Baina, momentu horretan bizitako une horren ondorioz, argi neukalako pertsona interesgarri eta erakargarria zitzaidala (erakargarriagatik bakoitzak atera ditzala bere ondorioak), eta konplizitate horregatik eta elkarrekin bizitako momentu horiek dira bikotekidearekin bizitako edozein unerekin erkatu nahi ditudanak. Azkenean, bigarren pertsona hauekin baitauka jendarteak itxaropena momentu horiek bien arteko bakardadean bizitzakoak izatea. Eta ez dut pentsatzen hori horrela izan behar duenik. Hare gehiago, uste dut hori, horrela izatea, ezinezkoa eta desiragaitza dela.

Edonorekin, edozein momentuan, bizitako uneak pertsona horien artekoak izan behar dutela pentsatzen dut eta, beste barik, garagardoetan ibiltzen garenean gertatutakoak bikotekideari, lagunei, senideei, etab. kontatzen diegun edo ez diegun moduan, une intimo eta intentso horiek, sexuaren inguruan dihardutenak edota hezkuntza proiektu batean bizitako uneak adibide giza erabilita ere, modu berberean ikusi beharko genituzkeela. Modu berean sentitsera eta kontatzera heltzen ez garen bitartean, praktika batzuen tabuizazioa eta sentipenen bazterketa eta zentsurarekin jarraitzen egongo garela uste dut. Tamalgarria den arren. Eta hori izango baita bikote edo edozein motatako eralazio interpertsonaletan gertatutako frustrazio eta ez ulertzeren ekoizle, banaketa edota gaizki bukatzearen eragile, eta gizarteak jendarte ez bihurtzearen errudun.

No hay comentarios: