2009/04/30

Aho gabe jaio zen eta hitz egin nahi zuen umea (ipuina)

Bazen behin, Euskal Herriko herri txiki bateko eskola baten ikasten zuen 10 urteko ume bat, zeinek maisuari, lan egiteko orduetan hitz eginez, adarra jotzea asko gustatzen zitzaion. Bera, bertako ume guztiak bezala, jolastea, hitz egitea eta, ondo pasatuz, ikastea gogoko zuen; eguraldi ona egiten zuenean patioan edozein lagunekin jolastea eta eguraldi zakarreko egunetan etxera besteak gonbidatzea eta elkarrekin jolastearekin disfrutatzen zuena.

Ume hau Patrik zuen izena, baina klasean, sortzen zuen iskanbilarekin Pot deitzen zuten. Zer dela eta Pot? Ba, maisuari adarra jotzen saiatzen zen bakoitzean, klase guztia “Pot” erantzuten ziolako, hau da, kasurik ez ziotelako egiten. Beraz, egunak joan egunak etorri, hilabeteak pasa eta urtaroak igaroz, bere izena Pot izatera heldu zen.

Potek lagun asko izan zituen, baina hazi ahala, ikasturteak pasa ahala, aldameneko pertsona guztiak hasieran hain barregarria zenarenetik aldentzen hasi ziren. Eguneroko grazia berdinak hainbesteko graziarik ez zutelako nonbait; eskolara, institutura eta unibertsitatera joan ziren, eta Potek besteei ikasteko aukera kentzen ziela konturatu zirenean bakar-bakarrik uzteari egin zioten… momentu horretatik aurrera gure Pot, dibertigarria baino, guztiz nekagarria zela konturatu zen, ez bere buruari ezta besteei ere, onurarik ekartzen ez ziola ohartu zen. Orain jadanik inortxo ere ez zion arretarik adierazten.

Bera, egun horretararte hitz asko bota baina gauza interesgarri gutxi esan izan zituela konturatu zen; esaten zuen guztia besteak barre egiteko eta berari arreta adierazteko besterik ez baitzuen egin. Ahoa barik jaiotako eta hazitako umea zela konturatu zen. Aho gabe denok jaiotzen gara baina normalean, gaztetatik, joaten zaigu hazten. Gure Pot ikasle bereziari, berandu konturatzeagatik, besteek umetasun eta nerabezaroan lortutakoa nagusitan egiten hasiz lortu beharrekoa izan zen.

Pot, ahoa izan barik hitz egin nahi zuen gure umea, behin eta berriz saiatuz, laguntza nonahi bilatuz eta besteen kritikak eta gomendioak jarraituz, ahoa izatera heldu zen. Eta ez edonolako ahoa; gutxitan aurkitu ditzakegun hizlari karismatiko horietako bat izatera heldu zen, besteen laguntzat, bere borondate eta esfortzuaz. Horrek, gainera, ez zuen esan nahi gure Pot, pertsona serioa eta aspergarria bihurtu zenik, ezta gutxiago ere, oso entretenigarria zen besteontzat bromak behar ziren momentuan egiten zituen norbaitekin egotea, zeinek seriotasun momentuetan edota, hitz egin barik, orduak entzuten eman behar zituenean, berarekin egon eta elkar sentitu zitekeen norbaitekin egotea. Horrek, ere, bere ikaste nahiari eragin positiboak ekarri ziolarik, ez baitzuen momentu oro aditasuna galaraziko liokeen zerbaitetan pentsatzea eragiten.

Arrezkeroztik, lasai oso bizi izan zen Patrik, inguruko pertsonengatik hurbiltasuna sentituz, beharrezkoa zenean entzuten zutela ulertuz eta norberaren zilborretik at mundua bazegoela ikusiz.

No hay comentarios: