2009/04/13

Fastundo pipak besterik jaten ez zuen emakumea

Ni eta nire lagunak bizi garen hiritik atera nintzen behin paseo bat ematen. Harrigarria da ibiltzen duzun bitartean ikusi eta ikasi ahal dena, ikusgarria ikuskisunarekin goza dezakezuna. Egun horretan enparantza batetan gelditu nintzen nire mp3an musika entzuten nuen bitartean pasatzen zen jendea behatzeko asmoz. Orduak pasatzen ziren, goiza zegoeneko pasatu zen, ni bertan lasai zehozer interesgarria noiz pasatuko zain. Pasatzen ziren pertsona guztiak ziren interesgarriak; bakoitzak bere gauzak eta berezitasunak zituen.

Bat Batean, aurrez aurre neukan ni bezala eserita zegoen emakume bati erreparatu nion, bere inguruan hamaika pipa azal menditxo zituen. Duda barik ni eserita eraman denbora baino gehiago zeraman emakume hura Fastundo pipak jaten. Ordu erdiz begira egon nintzaion, han, mugitu barik, pipa bat aurrekoaren atzetik ahora gerturatuz, azala kenduz eta murtzikatuz. Bitartean begirada hurruntasunean galdurik, inguruan gertatzen eta pasatzen zenari erreparatu gabe.

Pakete bat; beste bat. Azkenean hurbildu nintzaion eta berarekin hitz egiten hasi nintzen. Antza zenez Fastundo pipak ez ziren beste ezer ez zuen frogatu nahi, pipa horiek oso maite zituen, horiek zuten forma, saporea, usaina eta testura paregabea zen harentzat. Esan zidanez ez zegoen munduan horrelako zirrararik sor lekiokeen besterik... “besterik frogatu al duzu, hori, esaten duzuna hala dela jakiteko?” eta ezetz, ez zuela beste ezer frogatu beharrik, esaten zuena egia zela jakiteko, erantzun zidan.

Horrelako handikitasun eta harrokeriarekin emandako erantzunari berriz erantzuteko gogoa ihesi joan zitzaidan, baina emakume –nire buruaren barruan besterik ez zenuen izan erantzuna–, ni behintzat “Fastundo pipak ez diren besterik frogatu barik ez naiz joango mundu hontatik.”

No hay comentarios: