2009/04/15

Jidaitz eta Hirotz ezagutu nituenekoa

Nire bidaietako bat motorrez egin nuen. Ni motor beltz bat dut, nahi dudan lekura eramaten nauena. Pentsa ezazue, 20 eurorekin 400 km egin ditzakedala gasolina gehiago jarri behar barik. Beno, esaten nenbilen bezala, motorrez egin nuen bidai batean gauetan kanpai dendan lo zakua luzatuz atzeden hartzen nuen eta, egunean zehar, motorrean bidaiatuz herri eta pertsona ugari ezagutzen joan nintzen bidai hartan.


Jidaitz eta Hirotz deituriko anai-arreba batzuk ezagutu nituen heldutako herri batean, biak herriko plazan zeuden umeentzako jolasak prestatzen. Gerturatu nintzaien eta eurekin berriketan denbora luzea eman nuen, oporretan leku batean edo bestean egoteko, gustora egonda behintzat, edota bertatik alde egiteko presarik ez nuen, eta haiek ere prisa eza zuten nonbait. Arratsaldea aurrera zihoan eta azkarirako etxean, plazara jeitsi aurretik, prestatutako patata tortila batera gonbidatu ninduten, hitzegiten jarraitzen genuen bitartean. Hitz egiten gaua heldu zitzaigun, plazan jolasten ibilitako haurrek bakar-bakarrik utzi gintuzten gutxinaka-gutxinaka. Hitz egiten gaueko hamabiak jo zuten herriko kanpaidorrean eta, ondorioz, farolak amatatu ziren bat batean. Gauaren iluntasunean murgildurik gelditu ginen hirurok, momentu batez iluntasuna nagusitu zelarik. Gorputzak atzerantz bota eta izarrei begira gelditu ginen hirurok. Bakoitzak bere buruarekiko eztabaidan egongo bagina bezala, hitzik esan gabe.


Nire buruari galdetzen nion, nola hain luzaroan, arratsalde horretara arte, ez nituen ezagutu horrelako bi pertsona eder eta atseginak. Gure bizitzak ustegabean elkar gurutzatu zirelarik eta hiruron izaera irekia eta alaiak elkarrekin hitz egitea ekarri zuelako ezagutu ginelarik. Zein ederra den horrelako pertsonekin hitz egiten hastea. Bizitzako egunik onena izan zen edo, behintzat, hoberenetarikoa. Gaur egun oraindik jarraitzen dugu elkar ikusten eta eurak ni edo ni eurak bisitatuz denboraz goxatzen jarraitzen dugu.

No hay comentarios: