2009/04/19

Morka Koloreko Kutta Hiria

Bazen behin Kutta izeneko hiri bat. Bertan zeuden eraikin guztiak, errepideak, farolak eta zebrabideak morka koloreko gama argikoak ziren. Bertako hiritar eta etxeanimaliak ere morka ilunekoak ziren. Den dena zen morka kolorekoa. Aurretik, hiri horretara gerturatu baino leen, inoiz ez nuen horrelako kolore disdiratsu eta xarmangarririk ikusi. Kolore alai eta xelebre hura lurretik zerura den dena estaltzen zuena, ez zuen gorriaren antzik, ez berdea edo horiaren antzik ere; baina kolore argia zen, disdiratsua.. begietarako benetan erakargarria.


Bakarrik egon nintzen handik paseatzen eta ezin ulertu nenbilen hiritar horien aurpegien goibeltasuna. Hain liluratuta nengoen morka koloreko gama guztiak aztertzen non hiritarrekin hitz egiteko denborarik ez nuen izan... gaua heldu zen paseatzen nuen bitartean eta horrek leku ezin politago horretatik aldentzea eta etxera itzuli beharra ekarri zidan. Zena zela ere, leku hartan beste egunen baten itzuli beharko nintzen.


Gerturatu nintzen beste batean lagun batekin joan nintzen, Unai zuen izena, hark gonbidatu nuen ikusitakoa kontatu nionean sinistu nahi izan ez zidalako. Han agertu ginen biok, motxila lepoan eta Unairen txakurra gertutik jarraitzen gintuela. Txakurra hirira sartu bezain laister Unai eta bion artean eskutatu zen inoiz ikusitako kolore hura non nahi agertzen zela ikusirik. Unai, bitartean, su ta lur zebilen, zer begiratu ez zekielarik. Bi begiekin ezin dena ikusi.


Unai txakurra lasaitu eta kolore alaiko hiria ikusten zuen bitartean, ni bertatik presaka eta triste aurpegia zeraman bati gerturatu nintzen, haren aurpegiaren tristuraren zergaitia, beste hiritarren aurpegian ere ikusi genezakeenaren zergaiti berbera zelakoan, zergaitiaren zergaitia azalduko zidalakoan.


Hurbiltzean pertsona horri aurpegia aldatu zitzaion, isututa zegoela pentsatu izan nuen. Hala ere, beldurrez bazen ere, nire galderak entzun, pentsatu eta erantzun zituen. Nola zitekeen aurretik horrelako sinpletasunez konturatu ez izana? Kolore ezin alaiago eta politagoa zuen hiri hura besteen begietarako izango zen, eurak kolore berdin bakarrean ikusten zutelako inguruko guztia, bizitza osoan zehar. Ez zuten beste kolorerik, eta ondorioz, ez zuten bestelako ikuspunturik zutena baloratzeko.


Guzti hau entzun ondoren, etxerantz gindoazela Unaik ahots ozenean esan zuen “soilik bidaiatzean ohartzen gara etxekoaren balioaz”. Zein egi borobila Unaik, momentu batean bi eguneko ibilaldian ikusitakoa, laburtu zuena.

No hay comentarios: