2009/05/17

Etxetik irten barik bidaiatzen jarraitzeko modu paregabea

Dagoeneko ohartuko zineten ahal izan dudan guztietan motorrez, egazkinez, kotxez, edo oinez... baina, beti ere, bidaiez joan izan naizela. Horietan ikusi, ikasi eta sentitzen nituen eta zoragarria iruditzen zitzaizkidan lekuak, pertsonak eta ohiturak ezagutzeko aukera ematen zidan horrek.

Baina bidaiatzen duzunean, aldi berean, bidaiatzen duten edota jaioterritik urrun bizi diren, pertsona ugari ezagutzen dituzu halabeharrez. Eta horien bidaienganako jakituriaren ere ornitzen duzu zure burua, zure ondorengo bidaiak prestatzeko baliabideak eta gomendioak eskuratzen baitituzu.

Behin, gomendio horietako bati so eginez, "couchsurfing" delako web orrialdean sartu nintzen eta planeta osoko jendeari etxea zabaltzen hasi nintzaien gure Bilbo hiria ezagutu eta, bertan bizitzeaz ezagutzen nuena, beste begiez ikusteko aukera izateko, aldi berean, pertsona horien bizimoduaz mundua eta bizitza ulertzeko eraz etab. ere, ikasteko aukera paregabea zelarik.

Beste batzuen artean, Milanen bizi ziren bi injeniari Turkiar etorri zitzaizkidan etxera Euskal Herriarenganako jakinmin handiarekin; Madriletik Erasmus egiten zebilen neska Danes eder bat etorri zitzaidan Bilbo hiria ezagutzeko eta Guggemheim museoa ikusatera. Balentziatik beste hiru ikasle, Hungriatik gaztelera ikasten zegoen beste bat, Pariseko bikote bat, Pragako beste neska bat, Etab. Zenbat esperientzia eta izaera ezbedin, bizi izan nituen, zenbat gauza ezberdin ikusi eta ikasi ahal izan ditudan besteen begien bitartez, Bilbotik, nire etxetik, irten behar barik.


No hay comentarios: