2009/05/17

Planeta Ikusezinean ikusi ezin izan nuena kontatuko dizuet

Planeta ikustezinetik itzuli nintzenean lagun eta ezagunei lehenengo eta, ondoren, jendarte osoari, bertan ikusi eta ikasitakoa kontatzen saiatu nintzen, baina ezin, ez ninduten sinetsi; niri, gezurrik inoiz esaten saiatzen ez den bati. Badago munduan jende mota ugari eta bakan batzuek soilik ikus lezakete planeta honetan nik ikusitakoa. Egia esan, gaur egun, nire lagunek ere sinetsi ez zuten bidai hau kontatzea zilegi kostatzen zait, beldur naiz zuek ere nire bizipenak ez sinestea. Beno, zuek, antza, pertsona burutsuak zarete eta jakingo duzue nire bidaia irakurtzen.


Planeta ikustezinean egon nintzenean denetarik ikusi ahal izan nuen, hasiera batean erreza ez bazen ere. Bertara heltzean dena zen ulertezina, beldurra ere igarri izan nuen, gauzak eta izakiak nire inguruan sumatzen eta antzematen nituen baina ikusi barik. Ondoren, gutxinaka-gutxinaka nire begien aurrean gauzak argitzen joan ziren. Izaki bitxiak ziren baina ezin izango nituzke definitu, denak komunikatzen ziren elkarren artean, laztantzen zuten elkar eta espezie berekoak zirela esango nukeen arren, momentu horretan ezin izango nuen ziurtatu. Hain ziren anitzak, hain ziren ezberdinak izaeraz, hain gorputz ezberdinak zituzten euren artean, non zaila egiten zitzaidan momentu horretan euren arruntasunaz eta edertasunaz ohartzea.


Baina ez ziren planetako biztanleak harritu ninduten gauza bakarra. Haiek bizi ziren etxe modukoak gardenak ziren, izaki horien gorputzak eta pentsamenduak bezala. Behin argi ikusten hasia, ezin nuen euren errealitatea ulergaitz moduan ulertu. Ezinezkoa zen, beraien pentsamendu gardenak ikusi bainitzakeen. Dena den ez da azaltzeko erreza.


Euren gorputzak, lantzean behin, formaz aldatzen zuten, bat batean, guztiz itxura aldaketa eta beste inork ikusi gabe gera ezin den horietakoa; baina, hala ere, hori ez zen bere harreman sozialak eteteko arrazoia, ez bere aldetik ez besteengatik ere. Ikusgarria zen bertako biztanleak aldaketak onartu eta ulertzeko zuten gaitasuna. Ni harritzen ninduen, ziurrenik, ni nentorren planetan norberaren itxura eta ohituretatik at zegoen baztertzeko zeukaten erraztasunagatik.


Horregatik itzuli nintzen nire jatorrizko planetara. Itzuli nintzen, bai, ikusitakoa azaltzeko asmoz, beste errealitate sozial bat posible zela ziurtatzeko, hezi eta izateko beste modu batzuk existitu zitezkeela erakusteko... Itzuli nintzen, hitz egin nuen eta bazterketa eta sinesgaiztasuna besterik ez nuen jaso. Itzuli nintzen, bai, baita aldegin ere... eta dagoeneko ez naiz itzuliko. Zin dagizuet.


Besarkada eta musu bero bat Ikustezinezko Planetatik.

No hay comentarios: