2009/05/03

Iledunen Herrialdera heldu nintzenekoa

Egun batean, euria barra-barra ari zuen batean, paseotxo bat ematera joan nintzen nire motorrarekin. Egun batzuk opor nituen eta ez kotxeak ezta gurdiak ere ibiltzen ez ziren errepideetatik itzuli bat egitea pentsatu nuen. Naturaren soinua eta usaina, berde, marroi eta gorrizkak paisaian eta poliki poliki aurrera zihoan motorra hankartean. Euria ezin zuen horrelako bidai bat izorratu.


Kilometroak egin ahala gosea eta nekea igertzen hasi nintzen eta horrek gelditzeko eta bazkaltzeko leku bat bilatzea eskatzen zuen. Bide beretik jarraituz herrixka txiki batera heldu nintzen, ain erne nengoen ostatu baten bila, non herrixkaren izena begiratzeko aukera galdu nuen; baina bazeukan berezitasun bat herri hark. Bertako gizonezkoak ile luzea zuten gorputz osoan zehar, ile luze eta orraztu gabeak; ez zuten arroparik erabiltzen gorputzeko ileekin berotasun nahikoa zuten eta. Bestalde, emakumezkoak ederrak ziren, ile orraztua, bikainak, aurpegiz ezin politagoak eta gorputz lirainekoak.


Ostatura heltzean motorra ate ondoan utzi eta bertako jendea goitik-behera begiratzen ninduen bitartean barnera jo nuen. Ostatuan ez zegoen ez mahai ez aulkirik, lasto gainean eserita bazkaltzen zuten denak borobil bat osatuz eta elkarren artean hitz eginez. Beraz, nire indabak eta ahuntz errea eskatu eta borobilaren parte izatera pasa nintzen. Aldamenekoarekin hitz egiten saiatu nintzen euren artean euskaraz egiten zutela ohartu nintzelako, euskara bitxia, aintzinekoa izango balitz modukoa; baina euskara.


Bazkaltzen bukatu nuenean tabernariari ordaintzera joan nintzaion eta berarekin gertatutakoaz hitz egiteko aprobetzatu nuen. Denbora eman zuen egoera leunki azaldu nahian. Eurentzat oso itxusia omen nintzen, gorputza artifizialki arropaz estalia eta bizarra are modu bitxi eta artifizialagoan moztua. Esan zidanez ain artifiziala zen pertsonarekin hitz egitea ez zen gauza egokia euren kode moralaren barnean. Gainera, ile gabeko gorputza zurizka, argala eta, antzaz, ahularekin; ikuspenerako desatzegina omen nintzen. Guzti hau azaltzen bukatu zuenerako gaua zen eta ainbat garagardo edanak genituen; hau dela eta, motorra hartu ez nezan bere etxera lo egitera gonbidatu ninduen. Hurrengo egunean, esne eraitz berria gosaltzen genuen bitartean, ostatua ireki behar etzuela esan zidan eta nirekin Bilbora itzultzeko gonbitea luzatu nion. Herritik, aurretik, inoiz ez zela irten eta, hasieran, konbentzitzea kostatu zitzaidan; baina, azkenik, kaskoa jantzi eta nirekin batera etortzea lortu nuen.


Behin Bilbora helduta, aurkitu genuen lehenengo tabernara sartu ginen pote batzuk hartzera, Someran zehar gora eta behera ibili ginen poteak hartuz eta gure artean zein aldamenekoekin hitz egiten. Ordu batzuk pasa eta gero, bat-batean, elkarrizketa moztu eta poteoa hasi ginenetik denok ari zirela berari begira komentatu zidan, eta hala zen, bere itxuragatik ziurrenik jendeak begiratzen zuen bertakoa ez zelakoan eta euskaraz jardun eta poteak hartuaz batera, ingurukoak, berarekin hitz egitera ausartzen joan ziren baina mesfidantzaz begiratzen zuten nonbait. Momentu horretan, hala uste dut behintzat, konturatu zen aurreko egunean ni bere herrian egonda bizi izan nuen egoera tamalgarria eta deserosoaz. Konturatu zen hizkuntza eta izaerak elkartu gintuena zela, eta gu bion artean lortu genuena besteei ere ikusten irakatzi behar zitzaiela, kanpo itxurak itxurakeriak egiteko balio badu ere, eta pertsonaren informazioa eman badaikegu ere, den dena ez zaiola itxurari lotu behar, baizik eta pertsona horrekin denbora ematean eta elkarrekin egonda bizitakoak sortzen dizkigun sentimenduak baloratu eta, orduan, osatu dezakegula horrenganako iritzi zehatza.


Egun horretatik aurrera, askotan egon gara elkarrekin, bai Iletsuen herrian baita Bilbo hirian ere, eta izan dira ere elkarrekin egindako estranjerialdeko bidaiak ere, egindako laguntasunak inolako lurtasun edota beste inolako mugarik ezin baititu eduki.

No hay comentarios: