2008/04/16

Harreman sozialak eta teknologia berriak...

Oso interesatzen zaizkidanez harreman sozialak, pertsonen jarrerak eta harremantzeko moduak etab. eta kalean gutxi gora behera beti gauza berdinak ikusi ditudanez ia arakatu gabe daukadan espazio berri bat aztertzea erabaki dut nire lagun batek proposatuta. Aurreko baten "badoo" zelako web orrialde batean sartu nintzen eta egia esan behar badut pertsona interesgarri bat baino ez nuen aurkitu. Dena den analisatzen jarraitzeko prest nago gai honen inguruan iritziak bota aurretik. Beraz, "facebook" delakoan alta eman dut eta ikusiko dugu zer dagoen zibermundu honetan, baliteke pertsona interesgarriak egotea, bai harremanetarako, bai sare moduan lan egiteko edo batek daki zertarako, baliteke sexurako jende interesgarria egotea ere...

Dena den denborak esango digu zer dagoen espazio honetan.

Besarkada bat.

1 comentario:

Anónimo dijo...

ni ointxe sartu naiz teknologia berrien munduen foroaren bidez ta orain arteko nere ikuspuntua aldatzen ari da, gauza kuriosoak eragiten ditu trastozar honek, esperientzia dibertigarri bat ere euki nun...