2008/04/09

Jardunaldi Feministak (30 urte eta gero hau...)

Pasatu dira jadanik 30 urte lehenengo jardunaldi feministak egin zirenetik. Asteburu honetan, Portugaleten, berriz ospatuko dira, 30 urte pasata feminismoa eta gizarte heteronormatibo eta matxista hau nola dabilen berriro ere aztertzeko. Oso lan gogorra da horrelako jardunaldiak prestatzea, ordu askotako lana da, badakit horrelakoak ere prestatu ditugulako nagoen elkarteetan. Lan izugarri honek bere fruituak izan beharko lituzke, eta antza denez hala izan da ezin izan baitira apuntatu jardunaldietara bertan egon nahi izan zuten guztiak... suposatzen dut izango zela lekurik ez zegoelako.

Jardunaldietan aurkeztuko diren ponentziak irakurtzeko aukera izan dut eta oso interesgarriak suertatu zaizkit, hein haundi batean adostasun puntuak ere aurkitu ahal bainituen nere idei eta euren goraipamenen artean. Adibide giza, bai eurak eta bai ni, pentsatzen dugu heteronormatibismoak eta matxismoak direla gizarte honen estrukturan desegin beharreko ildo nagusiak, emakumezkoarengan (eta zenbait gizonezkoengan) eraginten duen opresioa jazanezina delako. Aipatzen dute non edo non gizarte heterozentratu honek ere plastikotasun handia duela gauza guztiak beregain hartu eta birmoldatzeko kutxu matxista hori eraldatzeko eta berean jarraitzeko, eta ni neure aldetik, betidanik esan dut horixe bera... ziurrenik amak balore feministetan hezi ninduelako.

Dena den, adostasunak adostasun, badaude ere horietatik at uler ezin ditzakedan gauzak ere jardunaldi hauetan, euren eraikitze prozesuan jadanik ezberdintasunak eta gizarte analisiaren parte baten falta somatzen dudana; gertatu da, 30 urte geroago, jardunaldietara gizonezkorik joateko aukera eman ez izana, eta lehen nihonenez nahi genuen guztiok joateko aukera ez izana; beraz, berdinatsunaz hitzegingo da batzuei sarrera debekatzen zaielarik, parekotasuna goraipatuko da eskubide berdintasunik gabe eta, horretaz gain, matxismoa eta heteronormatibismoaren plastikotasunak, Heterozentrismo matxistak edo heteronormatibismoak feminismoan aurkitu duela laguna, hau da, aliatu bihurtu duela betidaniko ezberdintasunak eta parekotasun eza bermatzeko eta ahalbidetzeko hori horrela betirako izaten jarraitzen izango dela, alde batera edo bestera, baina ezberdinak eta eskubide ezberdinekin.

Aurretik esaten dudanez testu horiek irakurtzeko aukera izan dut eta ez dut ulertzen zergaitik jarraitu behar dugun diskurtso feminista neska edo emakumezkoen gauza dela pentsatzen, ziur aski eurak ere, euren eguneroko jardunetan horrela dela gogorarazten digutelako, beste feminsitok kanpoan utzita, euren harrokeri eta biktimismo partikularra egiten jarraitzeko aukera dutelarik, hain eztabaidatuak izan ziren gizonezkoen txokoak hautsiz eta emakumezkoentzako txoko berezituak sortuz. Tamalgarria 30 urte eta gero parekotasuna beste kimeren artean utopikoena izaten jarraitzea, ez matxismoak ez heteronormatisbismoak egindakoengatik, baizik horien plastikotasunak feminismoa horren jarraitzailerik sutzuena bihurtu duelako.
Besarkada Bat horren inguruan eztabaidatuko dutenentzat batzuetaz ahaztu badira ere, egunen baten konturatuko baita gizarte honek, orain jaioberri direnen artean, bai matxismoa, bai hembrismoa eta bai feminismoa ere balore edo mugimendu erahilak direlak... berdintasuna eta parekidetasuna gu geu gure artean, egunean egunean, ezberdintasunik gabe bizitzean datzalako eta ez horretaz hitzegitean. Zehozerengatik izango da belaunaldi berriek, balore feministetan heziak izan eta nerabezaroan queer teorietati hurbilago egotea mugimendu feministetatik baino... ezberdintzetik ezin delako ezberdintasuna akatu.
Musu Bat

No hay comentarios: