2008/04/02

Tratuak, Tratu Txarrak, Akordioak eta Eztabaidak

Batzuek jadanik jakingo duzuenez, normalean ez nator bat prentsa eta telebistak egiten dituen analisiekin, eta kasu honetan ez da guztiz alderantzizkoa izango. Egia da garrantzitsua izan daitekeela momentuko arazoari soluziobide bat bilatzea, baina ez al da egi potoloagoa arazoaren erroa ez dela eraso bera izaten baizik eta eraso horren atzean edo erroan dagoen jarrera? hau da, erasoa jarreraren prozedura izango litzateke, honekin gure usteak agerian uzteko modu bat baino ez delarik eta gu pertsona agresiboak bagara agresioa hemendik edo handik irteten bukatuko du, eta kontrara, ez bagara ez dugu baliabide horrekin kontatuko arazo bat konpontzerako orduan, konponbide moduan ulertuko ez baitugu. Baina, esaten nuenez, erasoa prozedura den ehinean zehozer eduki behar du atzetik bultzaka hori egitera eramaten gaituena. Beraz, berriro diot, erasoa ez dela gizarte honek daukan arazoaren muina, eta gu muinera jo beharko genuke arazoaren behin betiko konponbidea bilatzeko.

Ikusi dugunez, gaur egun egiten dutena momentuko arazoa pairatzeko erasoa edo prozedura horretan eta bere ondorioetan intziditzea da. Eta hori dela medio, zigor pena gogorragoak, asistentzia arinagoa edo berehalakoa, etab. eskatzen dute. Orain, ziurrenik, hasiko dira lege horiek erakarritako datuen bilketekin eta zenbateko pena zigorrak, kartzela urteak, asistentzia guneak edo asistitutako emakume kopurua eta eskatzen ari direnen kopurua zabaltzeko eskatzen hasiko dira. Batzuei kuriosoa egingo zaie zein positiboak diren ikusteak, baina horretan ere beste hutsune bat ikusten dut, botako diren datuak behin kaltea egina denean hartutako erabakiak eta kontraprozedurak izango direla eta, beraz, derrigorrez, datuak positiboak atera beharko dira, hasteko prezedenterik ez dagoelako erkatzeko eta, bestetik, pena zigorrak eta asistentzia egiten ari direlako. Egia da, badagoela beti gauzak era negatiboan ikusten dituztenak ere, eta hauentzat pena zigorrak areagotu edo luzatu beharko liratekeela eskatuko dutenak datuak ateratzen diren moduan ateratzen direla ere, asistentzia areagotuko eta baliabide eta diru edo etxe kopurua ere handitu beharko litzatekeela eskatuko dutenak, etab. Baina, berriro ere, berdinean geldituko dira, hutsune berdina lagatuko dute euren atzean, benetako arazoaren muina, erasoen erroa.
Beraz, asistentzia jarraituko da egiten, zigorrak, pertsonak gauzak ondo egiten ikas dezaten jartzen direla esaten ditugun horiek, luzatuko dituzte, ikasitakoa (zehozer ikasten badute gartxelan) erakusteko aukerarik eman gabe. Jarraituko da dirutza publikoa horretan sartzen baina hori ekiditeko modurik bilatu barik, erasoa onezten duten pertsonak zigortuak izan ahal izatea ez baititu erasotzaileak bihurtzea galeraziko. Beraz, pertsona horiek zergaitik heltzen diren horretara da gure bilatze bidearen helmuga. Eta helmuga horretan nola eragin eta gaurko egunean helmuga dena bide berriaren hasiera izatea ahalbidetzea izan beharko luke gure premiazko ekina. Baina, nola? (geroko uzten dut azalpen hau)

Ikustekoa da nola gaur egun gizonezkoak diren erasotzaile nagusiak, egia bada ere emakume batzuek erasotzaileak direla gutxiengo bat badira ere, baina interesgarria da ikustea nola kasu honetan emakume gazteak edo arazo pertsonal handiak dituzten emakumeak direla; aldiz, gizonen kasuan normaltzat ditugun gizonen gizarte patroi eta jarrera antzerakoak dituzte, gustu eta sozializatzeko modu antzerakoak edo berdinak eta adin guztietakoak, zeren egia da zaharrek erasoak gauzatzen dituztela, baina tamalez gazteek ere horretan jarraitzen dutela ikusten dugu. Beraz, gizon eta emakumezkoen artean, honetan ere ezberdintasun nabari bat ikusten da eta adierazgarria da sexuen arteko ezberdintasun hori jarreren aldekoa dela, hau da, jarrera mota ezberdinak dituzte eta, beraz, prozedura ezberdinak aurrera eramaten dituzte sexu bakoitzat gizartetik barneratutako rol edo generoarengatik. Orduan, hau horrela planteatuz, aztergai bihurtzen zaigu ezberdintasun horien sorkundea non ematen den, horrela, hori azterturik ezberdintasun horiek deuseztuz parekotasuna bilatzearen bidea errezagoa izango litzatekeelako eta horretan, ziurrenik, dagoelako gizarte arazo honen konponbidea, ikusi nahi izanez gero. Azter dezagun hau interesgarria iruditzen bazaigu.

Esaten nuenez, interesgarria iruditzen zait eta horregatik jarraituko dut nire analisiaren ildoa hezkuntzaren bidetik, sexuen arteko parekotasun eza non hasi egiten den, nire ustez hezte prozesuan parekotasun ezan baitago kakoa. Esan beharra dago, niretzat hezte prozesua ez dela soilik eskolan ematen, ezta etxean ere, kalean ere ematen da; eta ez soilik haurtxaro edo nerabezaroan, baizik bizitza guztian. Hala ere, bizitza guztiko prozesua bada ere, lehenengo urteak dira, nire ustez, determinanteenak parekotasunaren lorpen edo hutsegitean; horietan hasten gara tontakeria bailitzan salbuespen eta ezberdintasunekin, egin ahal edo ezin dituzten gauzen artean, ikutu edota ikusi ahal dituzten eta ezin dituztenen artean, eta, oso kuriosoa dena, esan eta esan ezin dezaketenaren artean. Hasiera baten, garrantzia gutxiko ezberdintasunatzat hartzen ditugun horiek, gerora kalte handia egiten dute ondorengo jarrera eta prozeduren finkatzean. Konkretuki, hasiera baten ezberdintasun bat egin dugun alorrean, geroko hezkuntza prozesuak eragin edo garatu nahi dituen kontzeptu eta jarrerek ez baitira finkatzen, edo nekez egiten dute, atzetik duten lastreagatik.

Hezkuntza formalean, etxean edota kalean, neskato bati modu jakin batean janzteak edota "hitz gogorrak" erabiltzen dituenean mutiko batek erabiltzen dituenean baino zorrotzago errekriminatzeak, etab. Geroago, urte batzuk geroago, azalduko zaizkion parekidetasuna, enpatia, etab. sentsu gabekotzat ikusiko ditu, bai zorrotzago errekriminatua izan zena eta bai besteak ere. Batez ere, euren bizitza esperientziak ez baitu errefortsatu geroko momentu horretan eskatzen ari zaion edo zaizkion jarrera konkretu horiek. Lehen aipatzen nuen janzkeraren gai hori ere badauka berea, ezin baitzaio agindu norbaiti zehozer bere sexua dela eta janzteko, eta urteak igarota sexuen arteko ezberdintasunik ez dagoela, fisikoak albo batera utzita, edota ez luketela egon behar, azaldu. Beno azaldu azal daiteke, baina horrek ez du esan nahi pertsona horrek barneratuko duenik, ez horrelako inkongruentzia barneratzeko gaitasunik izan edo garatu dezakeenik.

Bi adibide horietaz gain, neska zein mutilentzako izenen bereizketa derrigortua (gogoratzen dut Sendoa deitzen zen nire lagun baten anekdota, 10 urte edo gehiago izan nituen arte ez nuen jakin ezta galdetu ere neska edo mutila zen, baina "a"z bukatzen zen izena neskarena izan behar zuen... izan ez zen arte) dudarik ez sortzeko, zergatik izan behar da hain garrantzitsua jakitea hitzegiten dugunaren sexua? gure sexualitatearen beldurrez? sexu bakoitzari modu batean edo bestean hitz egin behar al zaio? honegatik ez bada, sentsu handiagoko argudiorik jasotzea ere ez dut espero, ez baitut uste dagoenik.

Hurrengo adibide bat izan liteke, estetikoa, baina izugarri luzatuko litzaidake testua, gainera horrek ekonomiarekin lotu eta erkatu beharko bainuke gizon eta emakumezkoen arteko ezberdintasunak. Estetika genero bereizketan oso esanguratsua dela agerikoa dela pentsatzen dudanez, edozeinek eguneroko bizitzan ikus dezakeelako nolakoak diren eta nola janzten diren bere ingurukoak, olatzekin ados nagoela ehin handi batean besterik ez dut esateko. Beraz, hori pentsagai moduan uzten dut, bakoitzak bere usteak eta azterketak egiteke.

Baina, kontutan izanik izenen artean hasten direla ezbedintasunak eta, nola ez, izen bakoitzari dagokion sehaska eta arroparen kolorea ere bai, horrek, printzipioz kalterik gabeko ezberdinketaren barruan ikusia izango dena pertsona heldu askorengatik, baina bere funtza eta ondorioak dituena komentatzen ari naizen guztiarengatik. Esaten nuen bezala, izen eta dagokion kolorearekin hasiz eta txikitatiko jarreretan matiz ezberdintasunak itxatziz, sortua dugu gerorako parekidetasun ezarako oinarria. Hortik aurrera egiten direnak oso garrantzitsuak izango dira, jarrera eta uste horiek aldatzeko, baina lan doblea exijituko digute zegokion momentuan eskua ez sartzeagatik eta eraginkortasuna ere dudakoa izango da, ez baita izango hasiera batetik irakatzitakoa bezain eraginkorra, momentu horretan ez baitaude ikasten, baizik eta berrikasten eta aurrekoa zalantzan jartzen; eta nahi eta nahi ez hori beti sailagoa da.

Guzti honengatik hezte prozesuan, ezer diru gutxi kosta dezakeena, bilatzea arazoaren muina eta konponbidea da niretzat ain garrantzitsua, eta horretan intzidituz ez baitago inolako sailtasunik gerta daitezkeen geroko eraso apurrak ekiditzeko. Eta, guzti hau dela medio, niretzat oinarrizko ezberdinketa prozesu horietan, beste gauza batzuk ere kontutan izanez, baina horiek zentru moduan utzita, dira moldatu beharreko lehenengoak ez sexu batekoek ez bestekoek ere indarkeri sistemekin ez jarraitzeko eta hainbatetan komentatzen diren prozesu enpatikoei benetako zabalkuntza emateko. Baina, zer dira prozesu enpatikoak eta enpatia bera?

Oso gai interesgarria da enpatiarena; askotan horretaz hitz egiten dugulako baina diskurtsoan hutsik gelditzen den hitza dela gertatu ohi delako. Enpatia, jakingo duzuenez, beste pertsonaren lekuan jartzeko eta bera senti dezakeena zure buruan ordezkatzeko gaitasuna da, ezta? baina nola sentitu daiteke zurekin zer ikusirik ez duen pertsona baten sentimendua gertatutako egoera konkretu baten aurrean zuk zure gain bizi izan ez duzuna? hortxe dago, lehen aipatzen nuen oinarrizko bereizketa horren "xarma". Umeak enpatikoak izatea nahi dugu baina euren artean bereizketak eginez euren sexua bata edo bestea dela dakigun momentutik, lortzen duguna da euren arteko ustezko ezberdinatasuna elkar ulertzen ez uztea, ezin baitaiteke ezagutzen ez denaren aldean jarri edo ezagutzen ez dena sentitu edo ulertu. Beraz, hezitzaile arduratsu batek, enpatia hitzarekin ahoa betetzen zaiona, hori kontuan izan beharko luke. Eta, heziketa formalaren kasuan, zentroetan ildo beretik joan beharko luke heziketa proiektua.

Beste alde batetik, badago beste gai bat oso interesgarria dena gure sistema generista eta ezberdintzailea ulertzeko, sistema dikotomikoarena, ontasun eta txartasunarena, oso gauza interesgarria eta erreala da eta horrek generoarekiko erreziprokoa dela uste dut. Aurreratzen dut ez dudala oso argi sistema dikotomikoa sortu zuen generoa edo generoaren indukzioaz sortu ote zen sistema dikotomikoa on eta txarraren inguruan. Horregatik dinot elkar janaz ematen dutenelako susmoa daukadala eta horregatik erreziprokoa dela uste dut.

Beno ba, nire ikuspuntua... latsa da azaltzeko, batez be planteatzen hasteko zergatik diodan elkarrekiko dependienteak direla generoa eta sistemaren dikotomia. Baina saiatuko naiz:
Gure gaur egungo gizarte sistema, historian zehar garapen bat izan du eta, beste asko bezala, pertsonak sortutakoa da eta euren gizarte antolakuntzarako garatutako sistema izan da. Edo, gizarte antolakuntzarako ez diren sistemak ere, behintzat, kontutan izan behar dituzte gizarte antolakuntza era batekoa edo bestekoa den, horrela, gizartearen aurka ez joateko eta praktikotasuna agerikoa izatea bermatzeko. Batez ere, gizartearen aurkako sistemarik ez daukalako onarpenik gizartean, perigruioko esaldia ezta?

Beno, sistemen inguruan esandako hori eta gero, naturala denez ezin liteke pentsatu pertsonaren zatirik txikiena, hau da sexuetan banatzen ditugunak, sistema generikoaren barne egongo direnak ez daudela sistema horren barruan eta, beraz, sistema dikotomikoa bere antolakuntzaren esparru handienak eta zati txikienak ere modu antzerakoan antolatu beharko ditu. Beraz, Ontasunaren inguruan antolatutako gizarte bat, etnozentrista dena, beste gizarte antolaketetaz Txartasunean oinarriturik daudela esan beharko du, ez baitu egiten bera proposatutakoak, eta ezberdintasuna, antza denez, ezin liteke ona izan ohituta gauden sistema egozentrikoentzat. Orduan, ontasun/txartasun banaketa dikotomiko honetan, berezko bereizketa bat ematen da, gurea ona delarik ebidentziatu eta besteona (ezagutzen ez duguna) txarra dela suposatzean oinarritzen dena. Ondorioz, egozentrikoak eta, gizarte mailan, etnozentrikoak garen einean dikotomia hori sexuetara ere heltzen da, ezin baita gizartea osatzen dituzten hamaika miloi piezatxoak, sexuarengatiko roletan ezberdintzean, zu barneratzen ez zaituen sexuari zu ez duzuna ez leporatzea; ezjakintasuna oso ausarta baita eta aurreiritziak modu ezin errezago batean egitera ohituak baikaude.

Guzti honekin esan nahi dudana da esagutzen dugun gizarteak gizonezkoa zentrotzat hartu izan duena, sistema egozentrikoa dela ohartu bagara erreza izango zaigula ulertzea zer dela eta zentro horretatik at dagoen beste guztia, kasu honetan emakumezkoa, ontasun/txartasun dikotomia horretan oinarrituz, bigarren honi zer nolako rolak eta balorazioak ezarri zaizkion historikoki. Eta, hori dela eta, lehen aipatzen nuen enpatiaren gaiarekin lotuz, zer dela eta gu ez garenari eta ezberdin moduan erakutzi izan zaigunari, zergatik ezin diezaiokegun enpatia erakutzi, bere momentuko sentipenak gure buruan ordezkatuz eta sentiaraziz. Ezagutzen ez dena, esaten nuen bezala, ezin baita ulertu.

Ondorioz, eskolan, gizartearen esparru garrantzitsu bat den einean, irakasle moduan ere gauza hauek gure uste eta jarrerak, sexu bata edo bestearekiko, aztertu beharko genituzke, horrela ditugun hutsuneak betetzeko eta gauza desegokiak aldatzen saitzeko, orain arte egin ditugunak egiten ez jarraitzeko eta geroko gizartean helduak izango diren, gaur egungo umeei, geroko baliabideak emateko, tratu txarrak ekiditeko genero ezberdintasunak umetasunean ez-eginez eta horrela, ondorengoan, euren arteko desberdintasunak ez jazatea bermatzeko.


Eta, ahalmen hori sustatzen saiatzen garenok, hau da, dikotomia eta generotik alde egiten saiatzen garenok, arrarotzat eta utopikotzat hartzen gaituzte; gure diskurtsoak ezerezean usteko eta gizartean inoiz ezer ez egiteko argudio erabiliena berrerabiliz, “utopia, egin ezin denaren zientzia”. Eta egin ezin dena zertarako egiten saiatu? Badaude bi esaldi, gure herrikoak, bata euskaraz eta bestea erdaraz gure kemena altzarazten dutena gu, hemen, bizi izan dugulako hori eta horren aurrean bere momentuan altzatu ginelako: "ekinaren ekinez egina" eta "lo lorgraron porque nadie les había dicho que era imposible". Horretaz ohartzen garenean edozein gauza eraikitzeko gai izango gara gure buruak gizarte arazoiei heldutasunez erantzuteko prest egongo baitira.

No hay comentarios: