Pasatu dira, jadanik, hilabete pare bat gure Bilboko alkateak, hain gaurkotua eta berritzailea den gure alkate jaunak, prostituzioa kaletik ateratzeko (ez omen baita oso ikusgarria zonalde pijoetan arropa gutxirekin jantzitako neskak ikustea) ordenantza bat aterako zuela elarazi zuenetik... oraindik ez dute ezer plazaratu baina, hala ere, batzuek izan dugu dokumentu hori ikusteko eta, gizarte ekintzetan parte hartzen dugun elkarteen artean, eztabaidatzeko aukera.

Horretaz gain, gure belarri eta eskuetara heldu zaigunez, ez da berez prostituzioa zalatuko, epaituko... baizik eta kalean sexua praktikatzen duen edonork jasoko du isuna. XXI. mendean, mass mediak sexuarekin, prostituzioarekin, pornografiarekin eta gorputz biluziekin saturatzen gaituzten mende berberan isunak jarriko dizkigute kalean hiritarren ondoezaz zalatutako arropa gutxi daramagun pertsonoi edota gure jarrera sexualak poliziren analisiaren eta subjetibitatearen arabera eredu txartzat hartzen digutenoi. Hau da, neskalagun edo mutilagunari hankartean eskua sartzen diozula... 100 euroko isuna. Hau da gure alkateak onezten dituen jarrerak eta egiten dituen ordenantzak... tamalgarria benetan jendeak horrelako tipoei ematea euren botua.
Hankatarteko Laztan Bat Guztiontzat (alkate, kaleak gureak dira eta laztanduko dugu nahi duguna!)
2 comentarios:
nun dago kale hori? kartel hori jarriko det nere logelako atean, jaja
hanka tartean laztanak? a ze erotiko festibo jartzen zaituen berri txar honek eh
ez dakit non dagoen kalea, ni internetetik atera nuen argazkia.
Besarkada Bat
Publicar un comentario