2008/10/18

Zelai Errera Jolastu Dezagun...

Bai, oraingoan Heziketa Fisikoko ordezkapen bat egokitu didate, Bilbon. Oso leku lasaia eta polita, oso ume majuekin. Irakasleagoarekin, gutxiago erlazionatzen banaiz ere, jende irekia eta ona ematen du...

Baina, aste baterako HF-ko iraskale moduan izan den ordezkapen hau genero rolak aztertzeko erabili dut, maila guztietan jolas pare batekin saiakerak eginez; eta mugitzeko era, parte hartzeko moduak eta bakoitzak berez hartzen zituen jarrerak edo rolak behatuz ibili naiz. Bigarren saioa libre utzi diet talde batzuei, nagusienei, rolak nahiko markatuagoak dituztela iruditzen zaidan horiei, horrela denbora librean espazio horiek nola banatu eta zeintzuk jolas aukeratzen zituzten ikusteko.

Egia esan ez dut sorpresa handirik jaso nire esperimentu honetan. Egia da duela urte batzuk bai neskak eta bai mutilak jolas batzuk aukeratzen zituztela eta, gaur egun, beste batzuk hartzen dituztela aukeran. Baina jolasak aldatu diren arren, espazio zabalenak mutilezkoak erabiltzen dituztela agerikoa da oraindik ere. Rol aktiboenak, mugimenduari eta bapatekotasunari beldurrik ez izatea erakusten duten "ausardi" jarrerak etab, orokorrean, mutilezkoenak jarraitzen dute izaten. Eta oraindik ere, balore horiek direnez "ontzat" hartzen ditugunak, espazio estuetan mugitzeak, jolas lasaiak aukertzea, etab. emakumezkoak okupatzen jarraitzen dituzte, eta, betikolez, berdin analisatzen jarraitzen ditugu, ni horaintxe bertan egin dudan moduan...

Baliteke, emakumezkoei rol aktiboagoak erakutsi baino, hobe genukeela mutilezkoei rol lasaiagoak hartzen irakastea, horrela, emakumezkoen aktibotasuna ageriago izango zelako. Aldiz, lehiakortasun horrotan aktibotasunari ematen badiogu garrantzia gehien, lehenik aktiboak zirenak lehian jarraituko dute aktiboenak jarraitzeko izaten, eta ezer gtxi lortu dezakegu norma edo ildo beretik ahaleginak egiten jarraitzen badugu. Norma bertan behera uzteko eta ildo berriak eta egiteko modu berriak bilatu beharko genituzke. Ondoren, espazio eta mugimenduaren, edota, balorapenak, analisatzean, tradizionalki mutilezkoei atzikitu zaizkien baloreak ez lehenezteko. Horrela mutilkotasuna eta heteronormatibitatea analisiaren zentrutik ateratzea lortuko genukeo eta horrek balore multzo berri bat jarriko liguke hezitzaileen eskuetan. Lortuko al dugu hori bermatzeko egin beharko genukeen esfortsua norberak onartzea eta aurrera eramatea? gizarte aldaketa gure eskuetan dago...

No hay comentarios: