2009/02/09

2006ko Bertso Txapelketan Botatako Bertsoa (Xabier Paia)

Askotan, ezer irabazi barik ere, horrelako sentimenduak gure barnean eramaten ditugu, plazaratzea ohikoa ez den gauza bat bada ere; urtetan zehar. Hizkuntza ulertu barik ere, horren alde lan izugarria egin dutenetaz, askotan, beste inortxok ere ez da oroitzen, baina batzuek barnean eramaten ditugu, badakigulako egin behar izan duten esfortsua. Askotan, be, euskaldun berri garen batzuk, hogei urte eramanik ere hitzegiten euskaldunberri izatearen sentimendua jarraitzen dugulako izaten. Eta, gu modu errezean ez ikasitako hizkuntza, nori sor diogun ahaztu barik, ez diegu gure hizkuntz aniztasuna ahalbidetu dutenei ezer esaten, ez diegu zuzenean eskerrak ematen. Horregatik, Xabier Paiak, duela urte pare bat, bertso hau bota zuenean, malkoak bota zituzten nire begiek nire gurasoen oroimenez eta gaur, bi urte geroago, youtuben trasteatzen berriro entzun dudanean berdin-berdin: malkoak masailetik behera...




No hay comentarios: