2009/03/25

Askatasunean bizi naiz edo nire paranoien menpe?

Azkeneko bost hilabeteetan neska batekin ibili naiz tirabiraka... erlazio arraro samar baina interesgarri batean. Neska lasaia eta maitagarria zen oso, baina bost hilabete eta gero bukatu da... eta gaur izenburu moduan jartzen dudana bera eginiko galdera bat izan zen. Izugarrizko galdera, zeren aste guztian pentsatu eta oraindik erantzunik ez diot topau.


Baina galdera izugarri gustatu zitzaidan. Ziurrenik nire burua, ikuspuntu horretatik, aztertzea gauza nahiko saila iruditzen zitzaidalako, eta erantzunik topatuko dudanik ez dudalako uste. Baina hala ere, norberak, bakoizak, geure buruari egin beharreko galdera kurioso eta egoki bat litzateke. Nola bizi gara? Bizi garen modu hori, benetan nahi duguna egitea ahalbidetzen digu edota gure burua babesteko sortutako hamaika teorien inguruan iskutatzen gara?


Txikitan iskutaketa jolasa asko gustatzen zitzaidan arren, uste det ez dela hori nire arazoa. Baina beste guztiek bezala, baditut ni neriak. Baliteke (aste honetan burutik biraka dabilen pentsamendu bat da) nire burua bipolarra izatea: Hau da, ni gauza askotan egon naiteke sartuta, horietan ahal dudan guztia egiten eta, aldi berean, pertsona askorekin keskaturik ibili naiteke; are gehiago, hori guztia niretzat, nire bizipen pertsonalean onura konkretua ekartzerik uste ez dudalarik. Baina, beste aldetik, ezin diot pertsona konkretu bati besteei adierazten diedan baino adeitasun, denbora edo ezer gehiago eskeini. Eta hori, antza denez, erlazio batean eramangarria ez omen da, printzipioz inortxok ere ez duelako ulertzen...


Eta horrek ematen dit niri bera eginiko galderari erantzunik ez aurkitzeko arrazoia. Esan nahi dudana da, ni "erruduntzat" hartu nezake nire burua eta esan egia dela eta nire paranoien menpan nagoela, iskutaturik, burdinezko koraza batekin soinean, norbait noizbait kenduko didanaren esperoan... berari esan nion balitekeela momentu horretararte horrelakorik inoiz ez bainion galdetu nire barneko setatsuari. Baina, horreri amen esatea, baietza ematea, amodioa, sexua eta erlazioak modu konkretu batean izan behar direlako teoriari bai esatea da, eta ni horrekin, nire ideiak direla eta, ez nator bat.


Aii... Zer dela eta izan behar da ain zaila laguntasunetik at, hau da, sexua sartzen deneko, erlazio modu onean eraman eta bukatu behar denean bukatzea?

1 comentario:

olatz dijo...

Vaya, bost hilabete zuk ere, beno bakoitza den bezala da ta bere bidea jarraitzen du, batzutan ez ditugu bestearen espektatibak betetzen, mila gabezia ditugu denek ta zeozer egon arren ba horrek ez du esan nahi harreman bat iraunkor egiteko nahikoa denik, gogoratu momentu onak ta ikasi esperientziaz, ze adin batetik aurrera berdin du nor jartzen zaigun aurrean, gure bidea aukerartua degu ta beste hori ez badator bat bide horrekin normalean ezingo du gure norabidea aldatu, geuk ere ez diogu beria aldatzeko eskatuko, laguntasuna ere polita da, espero hala bukatu dela, muxu bat